Auzoen arteko bertso erronka antolatu dute datorren ostiralerako

Urola Kostako Hitza 2009ko abe. 9a, 11:12

Xanjuandegi Auzolanean taldearen eta Erniarraitz Bertsozale Elkartearen ekimena da

Etzi izango da, 22:30ean, Jim Clarck tabernan

Xanjuandegi Auzolanean taldeak eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteak elkarlanean ekimen berri bat antolatu dute: Auzoen arteko bertso erronka. Datorren ostiralean izango da, 22:30ean, Jim Clarck tabernan.

Bertso ekitaldian parte hartuko duten bertsolariak honako hauek izango dira: Landeta auzoko ordezkari Haritz Etxeberria Ministro ariko da; Garmendi auzotik BeƱat Lizaso; alde zaharreko ordezkaria Jokin Uranga izango da; Sanjuandegikoa, berriz, Xenpelar; eta Urrestillako ordezkaritza ez dute zehaztu. Gai-jartzaile lanak Aitor Zinkunegik egingo ditu.