88 urteko emakume bat hil da, etxean sutea izanda

Uztarria.eus 2009ko abe. 5a, 18:12

Enparan kalean izan da gertaera, arratsaldean

Sua itzali ondoren ikusi dute gorpua suhiltzaileek

Enparan kaleko etxebizitza batean gaur (larunbata) izandako sutearen ondorioz, kiskalita hil da 88 urteko emakume bat. 15:50ean sortu da sua, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Suhiltzaileek sua amatatu ondoren ikusi dute gorpua. Jaurlaritzaren arabera, emakumeak mugikortasun arazo fisikoak zituen. Hirugarren solairuan bizi zen.

Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.