Iraurgi Lantzenek 'The Ten Million Project' egitasmoa lagunduko du

Uztarria.eus 2009ko abe. 3a, 12:12

Egitasmo honekin Gipuzkoa hobe bat eraikitzen lagunduko duten ideiak jaso nahi dituzte

Proiektuen inguruan interesa dutenentzat aurkezpen ekitaldia abenduaren 14an egingo dute Azkoitiko Itsausti jauregian

Gipuzkoa Berritzen taldearen eskutik eta Gipuzkoako Foru Aldundia, Innobasque eta Iraurgi Lantzenen laguntzarekin, The Ten Million Project egitasmoa aurkeztuko dute.

Egitasmo honekin "Gipuzkoa hobe bat eraikitzen lagundu dezaketen ideiak ezagutaraztea eta hauek garatzeko aukera izatea" lortu nahi dute, Iraurgi Lantzeneko kideek adierazi dutenez. The Ten Milion Project ekimenarekin Gipuzkoako proiektu berritzaile onena aukeratu eta hau aurrera eramateko aukera eman nahi dute. Proiektu irabazleak 40.000euroko diru saria jasoko du eta proiektua garatzeko hamar milioi euroko laguntza.

Ekimen honen inguruan informazio gehiago nahi dutenentzat Gipuzkoa Berritzenek gosari bilera antolatu du Azkoitiko Intsausti jauregian, abenduaren 14an 09:00etan. Norbaitek aurkezpen ekitaldian parte hartu nahiko balu, gipuzkoaberritzen@innobasque.com edo egunea@iraurgilantzen.net -era mezu bat bidali behar du izen abizenekin. Informazio gehiago: www.gipuzkoaberritzen.net edo www.the10millionproject.com webguneetan.