Hainbat ekimen antolatu ditu Bilgune Feministak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren baitan

Uztarria.eus 2009ko aza. 25a, 12:11

Bilgune Feministakoek 19:30ean elkarretaratzea egingo dute plazan

Biharko autodefentsa ikastaroa antolatu dute

Bilgune Feministak hainbat ekimen antolatu ditu azaroaren 25aren baitan. "Emakumeek egunero jasaten dituzten hainbat tratu eta egoera larri" salatu nahi dituzte ekintza horiekin. Horretaz gain, instituzioek gai horren inguruan duten jarrera ere salatu nahi izan dute: "Beraien aurpegia zuritzeko erabiltzen dute egun hau, eta zeharo nazkatuta gaude horretaz". Gainera, emakumea bere burua defendatzen hasteko garaia dela uste dute, eta autodefentsari ekiteko garaia dela adierazi dute.

Bilgune Feministak, gaur, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta, 19:30ean elkarretaratzea antolatu du plazan; Erasoei ofentsiba lelopean egingo dute. 21:00etan, berriz, Voces filmaren emanaldia izango da Betharram aretoan.

Azaroaren 26an, ostegunean, emakumeentzat autodefentsa txokoa egingo dute Sindikatu Zaharrean, 19:30ean. Nahi duena joan daiteke bertara.

Gai horren inguruan "oraindik asko dagoela egiteko" azpimarratu dute Bilgunekoek, eta hori dela eta, emakumeek euren espazioak sortzen, biltzen, hitz egiten eta antolatzen hasteko garaia dela adierazi dute.