Izeba proiektua aurkeztuko dute, adingabeei laguntzeko

Urola Kostako Hitza 2009ko aza. 24a, 09:11

Bakarrik dauden adingabe atzerritarren osaba-izeba izan nahi duten boluntarioen sarea osatu nahi dute

Dagoeneko hogei familiak eman dute izena egitasmoaren sustatzaileek esan dutenez

Izeba proiektuaren ardatza, bakarrik dauden adingabe atzerritarren osaba-izeba izan nahi duten pertsona eta familia boluntarioen sarea osatzea da. Egitasmoa joan den hilean aurkeztu zuten Arantzazuko Baketik Zentroak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamenduak. Gaur Azpeitian egitasmoa aurkeztuko dute, Sindikatu Zaharrean, 19:00etan.

Izeba egitasmoaren helburua bakarrik dauden adingabe atzerritarren integrazio hobeari laguntzea eta pertsona horiei familiarteko erreferentziak ematea da. "Familia horien zeregina hauxe da: gurasoengandik urruti dagoen ilobarengatik, ikasketak direla-eta esaterako, hurbil dagoen osabaizebak egingo lukeena".

Egitasmoaren sustatzaileek esan dutenez, dagoeneko hogei familiak eman dute izena.