Azpeitiko Udalak bat egin du ‘Bildur barik’ kanpainarekin

Uztarria.eus 2009ko aza. 23a, 11:11

Eraikin publikoetan puntu morea jarriko dute

Puntu more hori daraman irudia udal webgunetik deskargatu daiteke

Datorren asteazkenean emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna izango da, eta hori dela-eta Azpeitiko Udalak bat egin du Berdinsareak bultzatu duen Bildur barik kanpainarekin. Adierazpen instituzionala onartu eta puntu morea jartzeko kanpaina bultzatuko du Udalak.

Horrez gain, puntu more hori etxeetan jar dezaten dei egin die Udalak herritarrei. Udal webgunetik deskarga daiteke.