Hiesari buruzko erakusketa izango da larunbatetik aurrera

Uztarria.eus 2009ko aza. 19a, 11:11

Hilaren 26ra arte egongo da zabalik erakusketa

Bertan, formatu handiko hamahiru argazki izango dira ikusgai

Datorren larunbatean, azaroaren 21ean, Hiesari buruzko erakusketa berezia inauguratuko dute Betharrametan.

Positiboa ala negatiboa? izena du erakusketak eta bertan formatu handiko hamahiru argazki izango dira ikusgai. Argazki hauen helburua GIB-HIESAren inguruko aurreiritzi eta estereotipoen inguruko hausnarketa bultzatzea da.

Erakusketa larunbatean irekiko dute, 12:00etan eta azaroaren 26ra arte egongo da zabalik. Honako ordutegia izango du erakusketak: Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.