Gaur, baserritarren azokan menbrilloaren eguna izango da

Urola Kostako Hitza 2009ko aza. 13a, 10:11

Azkeneko ostiraletan egin duten bezala, aurrerantzean ere udaletxeko arkupetan egingo dute azoka

Azoka 17:00etatik 20:30era bitartean egingo dute udaletxeko arkupetan

Menbrilloari eskainitako azoka antolatu dute baserritarrek. Beraz, aste honetako ostiral arratsaldeko azoka jaki horren inguruan egingo dute. Baserritarrek jaki hori nola prestatzen den erakutsiko dute, eta, menbrilloa egiteko sagar motak erakusgai jarriko dituzte. Azoka, 17:00etatik 20:30era bitartean egingo dute udaletxeko arkupetan.

Menbrilloaren inguruko erakustaldiaz gain, ostiralero bezala salmenta postuak ere jarriko dituzte. Azokaren bukaeran, erosketak egin dituzten bezero guztien artean, gaur bertan egindako menbrilloa eta gazta zozkatuko dituzte. Ostiraletako azoka, azkenekotan bezala, hemendik aurrera ere udaletxe azpian egingo dutela esan dute baserritarrek. Izan ere, bertan egiteko baimena eskatu dute, eta eman egin diote.