Errebaleko San Martin jaiak ospatuko dira larunbatean

Uztarria.eus 2009ko aza. 12a, 10:11

Egun osoko egitaraua antolatu dute auzotarrek

Sokamuturra izango da arratsaldeko 16:30ean

Bustin Zuriko Errebalean azaroaren 14an, larunbatean, San Martin jaiak ospatuko dira. Egun osoko egitaraua prestatu dute auzoko jaietarako. Goizeko 11:00etan hasiko dira jaiak Txistularien goiz eresiarekin.

Arratsaldeko 15:00etan, umeen jolasak izango dira Errebalean eta 16:30ean, berriz, Sokamuturra izango da azken urteetan bezala.

Jaiari amaiera emateko, gaueko 21:00etan afaria egingo dute Hotel Loiolan. Afariratako izena Nerea Eskulanak dendan edo Hotel Loiola bertan eman behar da.