Natur Argazkilaritzako ikastaroa antolatu dute biharko

Urola Kostako Hitza 2009ko urr. 27a, 09:10

Egun bateko saioa izango da eta Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek emango dute ikastaroa

Izena eman beharrik ez dago eta saioa doan izango da

Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Ingurugiro Etxea Fundazioak elkarlanean Natur Argazkilaritza Tailerra antolatu dute bihar arratsalderako. Natur argazkilaritzako saioa, bihar, 19:00etan, Azkoitiko Elkargunean izango da.

Argazkilaritza Tailerraren antolatzaileek esan dutenez, ikastaroa doan izango da eta aurretik izenik eman beharrik ez dago, "saiora azaldu eta kitto".

Zalantzak argitzeko aukera

Tailerrean Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek eurek egindako argazki batzuk erakutsiko dituzte, eta irudi horiek lortzeko zer egin zuten azalduko diete ikastaroko parte-hartzaileei.Horrez gainera, ikastarora joaten direnek Argazki Elkartekoei dituzten zalantzen buruzko galderak egiteko aukera izango dute.