Biasterira egun-pasa antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2009ko urr. 20a, 13:10

Ostiralean egingo dute irteera

Izena Baigerako bulegoan eman behar da, ohiko ordutegian

Baigerak Biasterira (Laguardia) irteera antolatu du, urriak 23, ostiralerako. Izena Baigerako bulegoan eman behar da, ohiko ordutegian.

Izena ematen dutenak honako egitaraua izango dute: Azpeititik (Azoka plaza atzetik) 08:30ean abiatuta, Biasterira 11:00ak aldera iritsiko dira, eta Marixa hotelean hamaiketakoa izango dute. Ondoren, goiza libre. 14:00etan bazkaria izango dute Marixa Jatetxean eta itzulerako autobusa 18:30ean hartuko dute.

Azarorako ere, Jubilatuen Astea dela-eta hainbat ekintza antolatu dituzte Baigerakoek. Horien artean mus, puntto eta tute txapelketa azkarrak, Julian Bereziartuaren hitzaldia eta bingoa.