Arnaldo Otegi eta Rafa Diezen atxiloketak salatzeko manifestazioa asteazken honetan Azpeitian

Uztarria.eus 2009ko urr. 13a, 23:10
Rafa Diez maiatzean, Azpeitian. Egoera ekonomikoaz hitzaldia ematera etorri zen.

Ezker abertzaleak antolatu du, eta 19:30ean hasiko da, plazatik

Besteak beste, Rufi Etxeberria eta Miren Zabaleta ere atzeman ditu Espainiako Poliziak, "Batasuneko Mahai Nazional berria" osatzen dutelakoan

Espainiako Poliziak gaur (asteartea) Arnaldo Otegi, Rafa Diez edota Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kideak atxilotu izana salatuko du bihar (asteazkena) Azpeitiko ezker abertzaleak, manifestazioa antolatu baitu operazioaren kontra, gaur gauean uztarria.com-i jakinarazi dionez. 19:30ean hasiko da, plazatik, Ezker abertzalearen aurkako erasorik ez! lelopean.

Poliziak 18:30ak aldera atzeman ditu Otegi-eta, Donostian, LABeko egoitzan, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto, Amaia Esnal eta Txelui Morenorekin batera, "Batasuneko Mahai Nazional berria" osatzen dutelakoan.

Miren Zabaleta ere atxilotu dute, ustez autoan zihoala. Lehenago, Hernanin MaƱel Serra atzeman dute. EITBren arabera, beste lagun bat balegoke Poliziaren esku.

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu du operazioa.

Espainiako Justiziak legez kanpoko alderdi politikotzat jo zuen 2003an Batasuna.