Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Gudari Egunaren inguruan

Uztarria.eus | Politika
2009ko ira. 25a, 10:09

Igandean izango da

Gaur (ostirala) Haizea eta Sustraiak dokumentala botako dute Betharram aretoan

Igandean Gudari Eguna izango da eta egun horren bueltan hainbat ekitaldi antolatu dituzte herrian. Gaur (ostirala) izango da lehen ekitaldia: Haizea eta Sustraiak dokumentala ikusteko aukera izango da, Betharran aretoan. Bihar, larunbata, Gudarien borrokaz irabazi arte lelo hartuta, manifestazioa egingo dute, 19:00etan, plazatik irtenda.

Irailak 25, ostirala

21:30 Haizea eta sustraiak emanaldia, Betharram aretoan.

Irailak 26, larunbata

19:00 Gudarien borrokaz irabazi arte manifestazioa, Azpeitiko plazatik irtenda.

Irailak 27, igandea

Gudari Eguna. Ekitaldi nazionala.

Bidali:  

Erantzunak

Oihenart | 2009-09-25 : 21:09

Oihenart | 2009-09-25 : 21:09

Uztarria, ezabatu nire lehen eta hirugarren iruzkinak. Eskerrikasko.

Oihenart | 2009-09-25 : 21:09

Zuen omenez irabazi arte,
<object width="425" height="344"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/zbjS2GSEw5... name="allowFullScreen" value="true"></param><param name="allowscriptaccess" value="always"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/zbjS2GSEw5o&... type="application/x-shockwave-flash" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true" width="425" height="344"></embed></object>

jabi | 2009-09-26 : 15:09

Oihenart, hik benetan usten dek gaurko Europan, Txeroki eta horrelako protesiko mentalakin irabaztie dagoela???
Edo bakarriken txantxetan ari haiz?
Guri adarra jo nahian?

IrekiAteak | 2009-09-27 : 11:09

Lehenik fusilatu egin zituzten eta orain, 2009.urtea pixkanaka bukaerara iristen doanean, oroimena ilegalizatu digue. Frankok fusilatutako nuarbetar bat oroitzea delitu omen da, poliziak Pasaian atxilotu ostea fusilatutako Kurro eta Pelitxo oroitzea delitua omen da. Eta noski, hor agertu ziren atzo ere legea betetzearen ardura duten gizon armatuak, festaren erdira. Inork beraien presentzia nahi eta behar ez arren, hor etorri ziren oroimena ilegalizatzera. Baina atzokoa ere, udan egin dituzten beste hainbat superoperazio bezala, buru eta hanka gabekoa zen. Plazan ordu erdi egon (umeak eta jendea beldurtu, festa giroa zapuztu...) eta hainbat azpeitiarrek ohiu batzuk egin zituztenean , indar erakustaldia egin zuten. Jendea pixkabat banatu zen, beraiek alde egin zuten eta hara non berriro bildu eta manifestazioa NORMALTASUN OSOZ egin ahal izan zen.
Zertarako holako zirkoa?? zerbait egiten dutela justifikatzeko?? Baina egin zutenarekin zer lortu zuten, herritarren aurrean gaizki geratzeaz aparte?? Ez zuten lortu manifestazioa eragoztea, kalea Gudarien omenezko kartelez josita zegoen, erakunde armatuaren aldeko pintadak zeuden...atzokoan lortu zuten bakarra, jendea gogo gehiagorekin manifestazioan parte hartzea izan zen. Eta zapalkuntza egoera baten bizi garela jende askok ikustea, beraiek ukatzen duten arren. Esku hutsik dauden herritarren aurka aurpegia estalita eta armaz josita mertzenarioak bidaltzeak, gatazka konpondu beharrean, areagotu egiten duela ikusiko dute egunen batea.
ETA OROIMENA EZIN DELA ILEGALIZATU ERE IKUSIKO DUTE.

ezgeratuixilik | 2009-09-27 : 18:09

IrekiAteak, gezurrik ez esan, hemen ez dago ilegalizatuta oroimena, ETA da ilegalizatuta dagoena.
Kalean buelta bat ematerik besterik ez dago, ikusteko ETAren borroka armatua ari zaretela bultsatzen.
Zer nahi duzute esan "IRABAZI ARTE" idazterakoan, tontuenak ere badaki horrek zer nahi dun esan, Inazio Uria bezelako errugabe gehiago akatuko duzutela.
Edo zer nahi du esan ETAko hiltzaileai "MAITE ZAITUZTEGU" esaten duzutenean, zuek zer pentsatsen duzute jendea tontoa dela?
Eta zergatik ez daukazue oroimen pixka bat, Kurro eta Pelitxo eta bere lagunak fusilatu zituzten bi langile azpeitiarrekin, iñungo kontenplaziorik gabe, noski hoiekin ez zarete iñoiz akordatzen, beraien izenak ziren:
FRANCISCO MACHIO ETA INAZIO LASA.

kewiki | 2009-09-27 : 19:09

Atzo iluntzean kalean ginen, eta hauxe zioten nik entzun nituen ohiuek: "Presoak kalera, amnistia osoa!" Eta manifestazioaren leloa berriz "Gudarien borrokaz irabazi arte".
Nik hori irakurri eta entzunda, ulertzen dudan bakarra da ETAri berean jarraitzeko animoak ematen zaizkiola (gaurko komunikatuan argi utzi dute asmoa) eta presoak (hauetako asko hitzaileak) kalean ikusi nahi direla.
Oroimenaren ilegalizazioa?

erdikalekue | 2009-09-27 : 19:09

gudari egune o hiltzaye egune dek gaur??? azken finien diferentzi askoik etziok ez???
amen korta,uria,carrasco,puelles....eta beste ainbat (zoritxarrez..) oroituber dituk! eta ez oiek!! ori dek amen francon aldeko ekitaldiyek itie bezela azpeitiko plazan...
nakie ematezue!! aspertu itezue!! azkeien penie ematezue...ayako zaizue garaye bakoitzei!!

baita | 2009-09-28 : 12:09

erdikalekue beti era amenazantien hitzeiten ai zea, eta "ayako zaizue garaye" esaten ai zean momentutik zure hitz ederrenak ere zikinduta ikusten ditut

egiak | 2009-09-29 : 15:09

ETA EZ
SASI GUDARIAK KARTZELARA
TXIBATOAK KARTZELARA
ERRESPETATU GEHIENGOAREN HITZA

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu