Hezkuntza, Parekidetasun eta Gazteria sailek hamahiru ikastaro antolatu dituzte ikasturte berrirako

Uztarria.eus | Gizartea
2009ko ira. 25a, 10:09

Irailaren 28tik aurrera eman daiteke izena

Adin guztietako emakume eta gizonei zuzendutakoak dira

Azpeitiko Udaleko Hezkuntza, Parekidetasun eta Gazteria sailek hainbat ikastaro antolatu ditu hasi berri den ikasturterako. Guztira hamahiru ikastaro jarri dituzte martxan, adin guztietako emakume eta gizonei zuzendutakoak.

Ikastaroetarako izena irailaren 28tik aurrera eman behar da. Horretarako Hezkuntza Sailera (943157068), Parekidetasun Sailera (943 157928) edo Gazteria Sailera (943157160/ 943157161) deitu behar da.

Antolatu dituzten ikastaroak:

HEZKUNTZA SAILA

  • Gitarra ikastaroa
  • Chi kung
  • Umetxo bat dugu gure bizitzan
  • Puntua
  • Ehoziri-lana (Bolillo)
  • Ebaketa eta jantzigintza
  • Eskulanak
  • Marrazki artistikoa eta margolanak

PAREKIDETASUN SAILA

  • Antzerki tailerra
  • "Trabajando con nuestras emociones"

GAZTERIA SAILA

  • Begirale ikastaroa
  • Zeinu hizkuntza ikastaroa
  • Masaje ikastaroa

*Ikastaroen ordutegiak eta irakasleak jakiteko klikatu hemen

*Gazteriako ikastaroen informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

gaztie | 2009-09-25 : 14:09

Grazia (eta pena) eman dit "PAREKIDETASUN sailak" antolaturiko 2 ikastaroak "adin guztietako EMAKUEENTZAT" zuzenduak izatea. Besterik gabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu