Joan den astean hainbat autotan lapurretak izan direla azaldu du Udaltzaingoak

Urola Kostako Hitza 2009ko ira. 23a, 11:09

Zerbait "arraroa edo susmagarria" ikusiz gero udaltzainei edo ertzainei deitzeko eskatu dute

Kasu denetan lapurrek ateko kristala puskatu eta barrutik irratia edo balioko gauzak lapurtu dituzte

Joan den astean Azpeitian hainbat autotan lapurretak izan direla jakinarazi du Udaltzaingoak. "Kasu denetan berdin jokatu dute lapurrek: ateko kristala puskatu eta barrutik irratia edota balioko gauzak lapurtu dituzte".

Udaltzaingoak herritarrei eskatu die, "zerbait arraroa edo susmagarria ikusi edo entzuten badute udaltzainei edo ertzainei deitzeko beldurrik gabe eta lehenbailehen". Udaltzaingoko telefonoa 943151313 da eta Ertzaintzakoa 943 083780.