Jone Urkizu azpeitiarrak bigarren egin du Euskal Herriko Igoera Bertikalen Zirkuituan

uztarria, Urola Kostako Hitza 2009ko ira. 22a, 20:09

Xoxoten irabazi zuten Julen Aranguena eta Izaskun Zubizarreta izan dira aurrenak sailkapen nagusian

Joseba Altuna azpeitiarra seigarren postuan sailkatu da gizonezkoetan, eta Daniela Dominguez bosgarren emakumezkoetan

Euskal Herriko Igoera Bertikalen Zirkuituko hirugarren eta azken proba igandean jokatu zen Uharte Arakilen. Didier Zago frantziarra eta Nerea Amilibia aiarra izan ziren azkarrenak Nafarroako lasterketan. Zirkuituko sailkapen nagusiko irabazleak, berriz, Julen Aranguena (Kortezubi) eta Izaskun Zubizarreta (Donostia) izan dira.

Azpeitiarrak ere punta-puntan ibili dira Euskal Herriko Igoera Bertikalen Zirkuituan. Jone Urkizuk emakumezkoen sailkapen nagusiko bigarren postua lortu du, eta Daniela Dominguez bosgarrena izan da. Gizonezkoetan, berriz, Joseba Altuna izan da Azpeitikoen arten lehen sailkatua, seigarren tokian.

Anbotoko igoerak (ekainak 21) eta Xoxoteko Zuzenien probak (uztailak 26) osatu dute, joan den igandekoarekin batera, Euskal Herriko Igoera Bertikalen lehen zirkuitua. Hain zuzen ere, Xoxoten garaile izan zirenek, Aranguenak eta Zubizarretak, irabazi dute azkenean zirkuituaren sailkapen nagusia (Xoxoteko lasterketaren argazki bilduma eta bideoa).

Hurrengo urtean, Anboto, Xoxote eta Uharte Arakilgoaz gain, Txindokiko lasterketa ere jokatuko dute.

Sailkapenak

Euskal Herriko Igoera Bertikalen Zirkuituko sailkapen orokorra, eta Azpeitiko parte-hartzaileek egindako postuak:

Gizonezkoetan:

  1. Julen Aranguena (Kortezubi) 260 puntu
  2. Didier Zago (Feas) 200 puntu
  3. Imanol Etxeberria (Beasain) 190 puntu
  4. Joseba Altuna (Azpeitia) 154 puntu
  5. Jexux Zelaia (Azpeitia) 124 puntu
  6. Enekoitz Aizpuru (Azpeitia) 94 puntu
  7. Josu Arregi (Azpeitia) 78 puntu
  8. Xabat Manzisidor (Azpeitia) 54 puntu
  9. Haritz Iturbe (Azpeitia) 38 puntu
  10. Jon Garate (Azpeitia) 36 puntu
  11. Jokin Egiguren (Azpeitia) 34 puntu
  12. Asier Amallobeitia (Azpeitia) 30 puntu
  13. Francisco J. Maiz (Azpeitia) 14 puntu
  14. Juanlu Agirre (Azpeitia) 8 puntu
  15. Jose Martija (Azpeitia) 4 puntu
  16. Pedro Mari Aizpuru (Azpeitia) 4 puntu
  17. Jose Anjel Iriondo (Azpeitia) 4 puntu
  18. IƱigo Etxezarreta (Azpeitia) 4 puntu
  19. Asier Aramendi (Azpeitia) 4 puntu

    ...

Emakumezkoetan:

  1. Izaskun Zubizarreta (Donostia) 276 puntu
  2. Jone Urkizu (Azpeitia) 182 puntu
  3. Nerea Amilibia (Aia) 178 puntu
  4. Daniela Cristina Domingez (Azpeitia) 164 puntu

Sailkapen orokorra honako www.euskaltrail.com webgunean ikus daiteke.