Lan Mobelekoak berriro podiumean

Uztarria.eus | Kirolak
2009ko ira. 22a, 10:09

Beasainen jubenil mailako lasterketa egin zuten

Lan Mobel taldeko Ion Iriartek podiuma egin zuen

Ion Iriarte azpeitiarrak podiuma egin zuen.  Argazki originala

Larunbatean, Beasainen jubenil mailako txirrindulariek lasterketa egin zuten. 85 kilometro egin ostean, Garin gainean zuten helmuga. 78 txirrindularik hartu zuten parte, eta 60k bukatu zuten saioa.

Proba gogorra izan zen, ihesaldi asko izan zelako. Irabazlea Bruesa taldeko Odriozola izan zen, baina Lan Mobel taldeko Iriartek podiuma egin zuen, lasterketa hirugarren bukatuta.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu