Ostiraletako baserritarren azokan otarra bat zozkatuko dute

Urola Kostako Hitza 2009ko ira. 18a, 13:09

Gaur (ostirala) da azoka, 17:30etik 20:30era

Ostiraletako azokarekin bertako eta garaiko produktuak eta salmenta zuzena sustatu nahi dute

Azpeitiko eta inguruetako baserritarrak ostiral arratsaldetan azoka egiten dute azoka plazan, 17:30etik 20:30era. Hil honetan, ostiralero, baserriko produktuekin osatutako otarra bat zozkatuko dute bezeroen artean; gaur ere otarraren zozketa egingo dute.

Aurreko ostiralean ere zozkatu zuten otarra eta ekimenak harrera ona izan zuen erosleen artean. Ostiraletako azokarekin, bertako eta garaiko produktuak eta salmenta zuzena sustatu nahi dute baserritarrek.