Iraurgi Saskibaloi Elkarteak denboraldia aurkeztuko du gaur, ostirala

Urola Kostako Hitza 2009ko ira. 18a, 11:09

EBA Ligako Lan Mobel ISB taldearen aurkezpen ekitaldia 18:30ean egingo dute, ISB tabernan

Larunbatean jokatuko dute denboraldiko lehen partida, Araberri Leclerck taldearen aurka, 18:30ean, kiroldegian

Iraurgi Saskibaloi Elkarteko lehen taldeak asteburuan hasiko du denboraldi berria. EBA Ligan dabilen talde nagusiaren berri gaur emango du Saskibaloi Elkarteak, 18:30ean, ISB tabernan. Aurkezken ekitaldia irekia da eta "nahi duena gonbidatuta dago ekitaldira", esan dute Iraurgikoek.

Lan Mobel Iraurgik herrian hasiko du 2009-2010 denboraldia. Araberri Leclerck taldearen kontra jokatuko du larunbatean, 18:30ean, kiroldegian. Araberri taldea EBA Ligara igo berria da, eta han orainarte Iraurgin ibili izan den Alex Arzelusek jokatzen du.

Biharko partidan, Lan Mobel ISBren jokalari berriak ikusteko aukera izango da, eta baita herriko saskibaloi jokalari gazteak ere..

Iraurgiko Kadete mutilen eta nesken taldeek Azkoitiko kiroldegian jokatuko dituzte denboraldiko aurreneko partidak, larunbat goizean