Hezkuntzako hitzaldi zikloa antolatu du Azpeitiko ezker abertzaleak

Uztarria.eus 2009ko ira. 17a, 12:09

Zikloak hiru hitzaldi izango ditu

Irailaren 22 izango da lehenengoa

Azpeitiko ezker abertzaleak hezkuntzako hitzaldi zikloa antolatu du. Lehenengo hitzaldia irailaren 22an izango da eta Helduentzako formazio ikastaroak egiteko orientazio saioa da hitzaldiaren izenburua. Imanol Iribar izango da hizlaria. Irailaren 24an izango da hitzaldi zikloko bigarren saioa; Jose Ramon TreviƱo hizlariak Krisiaren ondorioak elkarbizitzan hitzaldia emango du. Azken ikastaroa Euskal Curriculuma du izenburu eta Ruben Iglesiasek emango du.

Hitzaldi guztiak Sindikatu Zaharrean izango dira, 19:30etik 21:00etara.

Hitzaldietaz gehiago jakiteko klikatu hemen