Gimnasia abdominal hipopresibo ikastaro berria eskainiko du Kirol Patronatuak

Uztarria.eus 2009ko ira. 17a, 11:09

Sabel barruko presioa jaitsi eta horma abdominalaren eta zoru pelbikoko tonua handitzea du helburu

Ikastaroa urriaren 19an hasiko da

Azpeitiko Kirol Patronatuak ikastaro berri bat jarri du martxan ikasturte berrirako. Hemendik aurrera gimnasia abdominal hipropresiboa emango dute. "Sabel barruko presioa jaitsi eta ondoren horma abdominalaren eta zoru pelbikoko tonua handitzea du helburu nagusietariko bat", adierazu dute Patronatutik.

Ikastaroa gizon eta emakumeentzat zuzenduta dago. Talde txikietan lantzen da eta beti ariketak berdinak errepikatzen dira, fisioterapeuta baten gidaritzapean.

Urriaren 19an hasiko da ikastaroa eta 10 saioetan banatuta egongo da. Asteartetan eta ostegunetan izango da, 11:00etatik 12:00etara, Azpeitiko igerilekuan. Gehienez hamar lagunek har dezakete parte ikastaroan, eta gutxienez bost lagunek eman behar dute izena. Bazkideek 45 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnak, aldiz, 75 euro.

Informazio gehiago edo ikastaroan izena ematea nahi duenak igerilekura edo kiroldegira deitu behar du, 15:00etatik 21:00etara.

Areto dantzak

Bestetik, urriaren 3an hasiko da areto dantzen ikastaroa berria eta interesatuek jada eman dezakete izena, bai igerilekuan eta baita kiroldegian ere. Klaseak larunbatetan izango dira, 11:00etatik 12:45era hasiberrientzat, eta16:00etatik 17:50era edo 17:50etik 19:40era maila altuagoa duten ikasleentzat. Bazkideek 19,17 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnak 33.47 euro. Ikastaroari hasiera emateko gutxienez 16 lagunek izena eman beharko dute.