Romain Sicard txirrindulari hazpandarrak Etorkizuneko Tourra irabazi du

Uztarria.eus 2009ko ira. 16a, 13:09
Romain Sicard maiatzean, Narancoko igoera irabazten.

Bere ibilbideko garaipenik handiena da

Lasterketa hori irabazi duen seigarren euskal herritarra izatea lortu du

Romain Sicard Hazparneko (Lapurdi) txirrindulariak Etorkizuneko Tourra irabazi zuen igandean. Era horretan, lasterketa hori lortu duen seigarren euskal txirrindularia da. 21 urte dauzka.

Segundo bat soilik atera zion Tejay Van Gaderen estatubatuarrari. Bere ibilbideko garaipen handiena da igandekoa.

Tarnoseko VC taldean garaipen inportanteak lortu bazituen ere, Orbean denetik gora egin du Sicardek. Datorren denboraldian Euskaltel-Euskadin korrituko du.

Profesional gisa bere lehen garaipena joan den maiatzean lortu zuen, Asturiasen (Espainia), Narancoko igoeran. Hiru aste beranduago Ronde de l'Isard-eko etapa nagusia irabazi zuen, Frantzian.

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik.