Tren Museoa, 'Mugaldekoak' telefilmaren grabazioaren lekuko

Uztarria.eus 2009ko ira. 16a, 14:09
Egun osoan egongo dira telefilmeko eszenak grabatzen Tren Museoan. Gaur (asteazkena) goizeko grabazioaren argazkiak dira goikoak.

Euskal Herrian II. Mundu Gerran aritutako mugalari sarearen inguruko istorioa kontatzen du

Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues dira zuzendariak

Azpeitiko Tren Museoa telefilm bateko dekoratu bilakatu da gaur, asteazkena. Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues zuzendarien Mugaldekoak pelikula grabatzen egongo dira egun osoan zehar.

Telefilmak Euskal Herrian II. Mundu Gerran aritutako mugalari sarearen inguruko istorioa kontatzen du. Alemanek okupaturiko lurraldeetan eroritako pilotu aliatuei naziengandik ihes egiten laguntzen zieten emakume eta gizonen benetako abentura azalduko du. Istorioa Nafarroa eta Iparraldeko mugan dago kokatuta eta Azpeitiaz gain, Artikutzan, Goizuetan eta Seguran grabatu dute, besteak beste.

Tentazioak ekoiztetxea ETBrentzat ari da egiten telefilma eta Gabonak aldera estreinatzeko asmoa dute, telesail bihurtzeko. Gabilondo, zuzendariaz gain, telefilmeko aktore protagonista da, Isidoro Fernandez aktoreakin batera. Hainbat azpeitiarrek figurante lana egingo dute telefilmean.