Espainiako Kopako azken lasterketa irabaziz amaitu du denboraldia Mireia Epeldek

Uztarria.eus 2009ko ira. 15a, 13:09

XIV. San Isidro lasterketa irabazi zuen larunbatean Madrilen (Espainia)

Denboraldiaren balorazio positiboa egiten du azpeitiarrak

Garaipen berri bat lortuz amaitu du denboraldia Mireia Epelde txirrindulari azpeitiarrak. Astebukaeran XIV. San Isidro lasterketa irabazi zuen Madrilen (Espainia), Espainiako Kopako azken lasterketa.

Guztira 121 txirrindulariek hartu zuten parte lasterketan, eta azpeitiarra minutu bat eta zortzi segunduko aldearekin irabaztea lortu zuen. Bigarren Cristina Alcalde (Bizkaia-Durango) sailkatu zen, eta hirugarrena Ana Belen Garcia (Bizkaia-Durango) izan zen.

"Denboraldi ona"

Denboraldia amaituta, balorazio positiboa egiten du txirrindulari azpeitiarrak. "Aurtengo denboraldia ona izan da. Lasterketa guztietan aurrean egon naiz, podiumak lortu ditut eta hiru lasterketa irabazi ditut".

Urrian atseden hartzeko aprobetxatuko du Epeldek, azaroan indarberrituta denboraldia berriari ekiteko. Agian, talde berriarekin egingo du. "Lointek taldeak datorren urterako proposamena egin dit. Taldeko arduradunekin bilera bat izan dut eta momentuz ez ditut ateak itxi".