Ekintzailetasuna sustatzeko tailerra antolatu du Iraurgi Lantzenek astearterako

Uztarria.eus 2009ko ira. 14a, 12:09

Esnatu tailerra Europako gazte talentu titulua jaso duen Manu Egañak emango du

Tailerrean izena emateko azken eguna gaur (astelehena) da

Ekintzaletasun kultura sustatu eta bultzatzeko helburuarekin, Iraurgi Lantzenek tailer berezia antolatu du biharko, asteartea. Europako gazte talentu titulua jaso duen Manu Egañak eta bere enpresakide Josetxo Jimenezek emango dute tailerra.

Ikastaroak lau zati izango ditu eta zati bakoitzean talde dinamika ezberdin bat emango da. Tailerraren helburua "pertsona bakoitzaren ekimen empresariala bultzatzea da eta horretarako teknika berritzaileak erabiliko dira", azaldu dute antolatzaileek.

Goizean emango dute ikastaroa, 09:00etatik 14:30era, Azkoitia Intxausti Jauregian.Tailerrean parte hartu nahi duenak 943 85 11 00 telefonora deitu beharko du.