'Gure inguruari begirada bat' lehiaketako lanek urriaren 24an dute epea

Urola Kostako Hitza 2009ko ira. 14a, 11:09
Aurtengo lehiaketaren gaia 'Gure basoak, bizi iturri' esaldian bildu dute.

Tokiko Agenda 21n aurkeztu behar dira lanak

Gaia Gure basoak, bizi iturri esaldiarekin laburtu dute

VIII. Gure inguruari begirada bat Argazki Lehiaketan parte hartzeko lanak urriaren 24rako aurkezteko behar dira Azkoitiko edo Azpeitiko Tokiko Agenda 21en (alegia, bi herrietako udaletxeetako bulegoetan).

Aurtengo lehiaketaren gaia Gure basoak, bizi iturri esaldian bildu dute. "Gai horrekin, bizitzarentzat basoak urtaro desberdinetan duen garrantzia eta egungo gure paisaian egiten duen ekarpena azpimarratu nahi dira", azaldu dute antolatzaileek. Epaimahaiak erabakia urriaren 29an hartuko du.

Lehiaketako sariak, berriz, Santo Tomas Egunean banatuko dituzte. Urtero bezala, bi sari nagusi banatuko dituzte, biak 225 eurokoak. Horrez gainera, beste 135 euroko hamar sari ere emango dituzte antolatzaileek.

Informazio gehiago PDF honetan