Ilunpekoak larunbatean hasiko dira berriro gaztetxoentzako pilota entrenamenduekin

Uztarria.eus 2009ko ira. 9a, 20:09

Hiru txandatan banatuko dituzte saioak, 09:00etan hasi eta 12:00ak arte, Frontoi Txikin

Zazpi eta hamahiru urte arteko pilotariek dute aurkezteko aukera

Ilunpe Pilota Elkartean ere ikasturte berria abiatzear dago. Urteroko legez, denboraldiko lehen entrenamendu saioen deialdiarekin ekin diote lanari. Frontoi Txikin izango da hitzordua larunbatean, irailak 12.

Hiru txandatan banatu dituzte lan saioak, eta zazpi urtetik hasi eta hamahiru urte bitarteko pilotari gaztetxoek izango dute parte hartzeko aukera. Hona hemen lan saioen ordutegia eta bakoitza zein adinetakoentzat izango den:

  • 09:00etatik 10:00etara: 7-8 urtekoak.
  • 10:00etatik 11:00etara: 9-10 urtekoak.
  • 11:00etatik 12:00etara: 11-12-13 urtekoak.