Uztarriak aurten ia bi mila euro gehiago jasoko ditu erakunde publikoetatik

Uztarria.eus 2009ko ira. 9a, 13:09

Eusko Jaurlaritzak 11.000 euro eta bi mila euro emango ditu herri aldizkarirako eta webgunerako, hurrenez hurren

Foru Aldundiak 9.211 euro esleitu ditu aldizkarirako eta 2.500 euro liburuxken proiektua aurrera eramateko

Irailaren 3ko ebazpenaren arabera, banatu ditu Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideentzako aurtengo diru laguntzak, eta Uztarria Komunikazio Taldeari iaz baino bi mila euro gehiago emango dizkio. Herri aldizkariak 11.000 euroko laguntza jasoko du aurten; aurreko urtean baino bostehun euro gehiago izango dira (iaz 10.500 euro jaso zituen). Uztarria.com-ek ere iaz baino bostehun euro gehiago jasoko ditu (iaz 1.500 euro jaso zituen).

Gipuzkoako Foru Aldundiak 9.211 euro esleitu ditu Uztarria aldizkarirako eta 2.500 euro liburuxken proiekturako. Iaz proiektu horietarako 10.800 euroko laguntza jaso zuen Uztarriak, aurten baino 911 euro gutxiago. Aldundiak oraindik ez ditu esleitu teknologia berriei dagozkien diru laguntzak — 2008an lau mila euro jaso zituen uztarria.com-ek—.

Udalaren diru laguntza mantendu

2008ko martxoaren 6an sinatu zuten Azpeitiko Udalak eta Uztarria Komunikazio Taldeak 2008-2011 legealdiko komunikazio hitzarmena. Horren arabera, aurten ere Udalak 32.400 euro emango dizkio herri aldizkarirako, weberako eta liburuxketarako.