Kirol azterketa medikuen zerbitzua martxan da

Uztarria.eus 2009ko ira. 9a, 11:09

Zerbitzua hobetu egingo da; mediku azterketa egiteaz gain, aholkuak eta pautak emango ditu sendagile batek

Kirol patronatuaren zerbitzu hori Urola Zentro Medikuan eskainiko dute

Azpeitiko Udalak eta Urola Zentro medikuak uztailean berritu zuten joan den urtean elkarlanerako sinatutako akordioa. Hala, aurrerantzean ere, Udalak zentro mediko horren bidez jarraituko du kirol azterketa zerbitzua eskaintzen.

Eskaintzen duen kirol azterketa medikuen zerbitzua hobetu egingo da aurten: hemendik aurrera, mediku azterketa egiteaz gain, kirolariaren errendimendua hobetzeko aholkuak eta pautak emango ditu sendagileak.

Azterketak egiteko aurrez txanda eskatu beharko da. Kirol Elkarteko bazkideek Azpeitiko Udaleko Kirol Sailean eman behar dute izena, 16:00etatik 18:00etara. Ordainketa Urola Zentro Medikuan egin behar dute, azterketa guztiak eta fakturak jaso ondoren. Gainerako bazkideek, aldiz, Udal Igerilekuan hartu behar dute txanda, urritik aurrera 09:00etatik 10:30era eta abendutik aurrera goiz eta arratsaldez. Hauek ere ordainketa Urola Zentroan egin behar dute. Bazkide ez direnak, berriz, Udal Igerilekuan edo Urola Zentro Medikuan har dezakete txanda.

Kirol azterketa medikuen zerbitzua, tarifak:

  • 1. azterketa (anamnesi mediko-deportiboa, EKG geldialdian, azterketa fisiko orokorra, oinarrizko antropometria + arteria-presioa + egoera fisikoaren balorazioa: Ruffier Dickson testaren bidez + entrenamenduetarako aholku- pertsonalizatua.

Bazkideak: 30 euro

Bazkide ez direnak: 45 euro

  • 2. azterketa (1. motako sendagile-azterketa (R.D testa izan ezik)+ Espirometria + gehiengo VO2a Balke testaren bidez + entrenamenduetarako aholku-pertsonalizatua).

Bazkideak: 42 euro

Bazkide ez direnak: 57 euro

  • 3. azterketa (1. motako sendagile-azterketa (R.D testa izan ezik) + Espirometria + aerobiko/anaerobiko atalase-mailak bizikleta eta pulsometroaren bitartez:zehazte basala odol sastada eginez 3',6',9', 12', y 15'etan + entrenamenduetarako aholku-pertsonalizatua).

Bazkideak: 72 euro

Bazkide ez direnak: 87 euro

  • 4. azterketa: Gehigarria (odol analisia, kirol-praktikara zuzendua), beste motetako azterketekin elkartuz gero.

Bazkideak: 28 euro

Bazkide ez direnak: 35 euro