Arte eta Diseinu Ikastegian ikasturte berrirako prest

Uztarria.eus 2009ko ira. 8a, 11:09

Urriaren 1ean hasiko dira klaseak

Interesatuek irailaren 14tik 24ra bitartean eman beharko dute izena

Adi Arte eta Diseinu Ikastegian ikasturte berrirako hainbat ikastaro antolatu dituzte. Iaz bezala, Oleoa, Haurrentzako Marrazki eta Eskulanak eta Talla Egurrean izango dira aurten eskainiko dituzte.

Oleo eta beste teknikekin egindako pintura ikastaroa Jose Javier Ansola irakasleak eskainiko du. Astelehenetik ostegunera, arratsaldetan izango da, 15:30etik 17:00etara.

Haurrentzako Marrazki eta Eskulan ikastaroa ere astelehenetik ostegunera izango da. Beatriz Pozok eskainiko du eta 17:30ean hasi eta 19:00ak arte iraungo dute.

Antolatu duten hirugarren ikastaroa, Talla Egurrean, Mikel Sanjuanek eskainiko du. Hori ere astelehenetik ostegunera izango da, 19:30etik 21:00etara.

Ikasturte hasiera urriaren 1ean

Hiru ikastaroak Adi Arte eta Diseinu Ikastegiak Joxe Artetxe etorbidean duen eraikinean izango dira. Klaseak urriaren 1ean hasiko dira eta interesatuek irailaren 14tik 24ra bitartean eman beharko dute izena.

Juan Antxietan ere ikasturte berria

Juan Antxieta musika eskolakoek ere udako oporraldiak amaitu dituzte eta gaur, asteartea, hasiko dute ikasturte berria. Musika tresna eta dantzen klaseez gain, organo klaseak ere jarraituko dute, Jose Luis Franzesena irakaslearekin.