3.132 pertsonek bidaiatu dute Lurrun Trenean udan

Uztarria.eus 2009ko ira. 7a, 12:09

Trenaren Euskal Museoa 7.644 pertsonek bisitatu zuten

Aurtengo datuak iazkoen antzekoak dira

. 7644 pertsonek bisitatu zuten udako oporretan Eusko Jaurlaritzaren garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoen Eusko Treneko Trenaren Euskal Museoa. Kopuru hori iaz jasotako datuen oso antzekoa da. "Uztailean 3725 bisitari izan ziren, 2008an baina 3 gehiago. Abuztuan, aldiz, 3919 pertsona hurbildu ziren museoa ikustera, iaz baino 49 gehiago", azaldu du Juanjo Olaizola Trenaren Euskal Museoko zuzendariak.

Olaizolaren arabera, Lurrun Trenak ere arrakasta izan du. Uztailean eta abuztuan 3.132 pertsonek erabili zuten Urolako Lurrun Trena.

Neguko ordutegia

Irailaren 1ean Trenaren Euskal Museoa neguko ordutegiarekin hasi zen. Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:30etara egongo da zabalik museoa; jaiegun ez diren larunbatetan 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara; igande eta jaiegunetan, aldiz, 10:30etatik 14:00etara.

Museoaren irekiera ordutegian egingo diren aldaketek ez dute eraginik izango urrun trenen zirkulazioetan: bi zerbitzu eskainiko dira larunbatetan (12:30etan eta 18:00etan) eta bat igandeetan (12:30etan).