Lagun Onak-ek denboraldiko lehen porrota izan du Gernikan

Uztarria.eus 2009ko ira. 7a, 11:09

1-0 galdu zuten Aitor Zulaikaren mutilek

Sailkapeneko 17. postuan daude azpeitiarrak

Denboraldiko lehen porrota heldu zen atzo (igandea) Lagun Onak-entzat. Aitor Zulaikaren mutilek 1-0 galdu zuten Gernikaren aurka.

Hasierako 45 minutuetan etxekoentzat izan zen nagusitasuna eta baloiaren jabetza. 18. minutuan egin zuen gola Gernika taldeko Txofe jokalariak. Bigarrengo zatian azpeitiarrek hobeto jokatu zuten, baina ezin izan zuten golik sartu eta partida berdindu.

Sailkapeneko 17. postuan dago taldea. Datorren igandean Garmendipen jokatuko dute, sailkapeneko bigarren postuan dagoen Leioaren aurka.