Etorkizun egitasmorako lan poltsa ireki du Udalak

Urola Kosako Hitza 2009ko ira. 1a, 11:09

Interesa duenak hilaren 15a baino lehen izena eman behar du

Magisteritzan Unibertsitateko diplomaduna, Pedagogian edota Hizkuntzen Psikopedagogian lizentziatua izatea eskatzen dute

Etorkizun egitasmoan koordinatzaile bezala lan egiteko lan poltsa zabaldu du Azpeitiko Udalak.

Etorkinen Gizarte eta Hizkuntza Integraziorako egitasmoa da Etorkizun. Interesatuta daudenek hilaren 15a baino lehen izena eman beharko dute udaletxeko Erregistro Orokorrean.

Magisteritzan Unibertsitateko diplomaduna, Pedagogian edota Hizkuntzen Psikopedagogian lizentziatua izatea eskatzen dute. Deialdiaren oinarriak eta eskaera egiteko orriak Azpeitiko udaletxeko Erregistro Orokorrean jaso daitezke.