Hasi dira saninazioak

Uztarria.eus 2009ko uzt. 30a, 14:07

Txupinazoa jubilatuen eta Pentsionisten Elkartekoek eta Azpeitiko Gaztetxeko kideek bota dute

Igandera arte hainbat ekitaldi izango dira

Iritsi da uztailaren 30a, San Inazio bezpera, eta hamabiak puntu-puntuan zirela hasi dira festak Azpeitian. Abuztuaren 2ko (igandea) gauera arte festa giroa izango da nagusi herrian.

Aurtengo txupinazoa Baigera Jubilatuen eta Pentsionisten Elkartekoek eta Azpeitiko Gaztetxeko kideek bota dute. Herrian alor desberdinetan urteetan lan egiten ari diren bi eragiletako kideak izango dira festen hasierako protagonistak.

Julian Eizmendi (EAJ) alkateak lagundu die, Udaleko beste zinegotziekin batera.

Jende ugari dabil eguerdian Azpeitian, eta 15:00etan herri bazkaria egingo dute Azoka plazan. Giro onak ez du etenik izango gaur, hainbat ekitaldi izango direlako.

Saninazioetako egitaraua

Uztailak 30 (osteguna, San Inazio bezpera)

  • 11:00. Hamaiketako herrikoia plazan.
  • 11:30. Kontzentrazioa plazan, ‘Etxean nahi ditugu!’ lemapean.
  • 12:00. Txupinazoa udaletxeko balkoitik.
  • 15:00. Herri bazkaria (paella, albondigak, postrea eta kafea) plazan.
  • 17:00. Txosnen irekiera eta segidan gazteen arteko jokoak.
  • 18:00. Haurrentzako Mugi mugi-ren jaialdia Olazko Amaren plazan.
  • 19:00. Loiolako Basilikan, meza eta bederatziurrena.
  • 22:00. Uztarriako Pourraren sari banaketa txosnetan. Segidan, karaokea, Ezteke eta Triki Su, txosna gunean.
  • 23:00. Su Festak Pirotecnia Zaragozana-ren eskutik.
  • 23:30. Akelarre taldearen emanaldia plazan. Olazko Amaren plazan Dolores Sanjuán eta Marichi Tequileñoren kalejira eta kontzertua. Perez Arregi Plazan herriko rock taldeen emanaldiak.

Uztailak 31 (ostirala, San Inazio eguna)

  • 09:00. Herriko Musika Banda, Biasteriko Dultzaineroak eta Izarraitz Txistulari Talderen eskutik, Goiz Eresia.
  • 10:10. Udaletxeko ordezkarien korporazio Parrokiara.
  • 10:30. Prozesioa.
  • 11:00. Soreasuko Sebastian Donearen Elizan, meza santua.
  • 12:00. Zezenen aukeraketa.
  • 13:00. Udaletxeko arkupetan, Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua.
  • 16:00. Umeentzako emanaldia, Euskal Ipuinak ikuskizuna, plazan. Zezen txikiekin jolasak Zezen Beltz taldekoek antolatuta, Santiago kalean. Txosna cunean hainbat ekintza umeentzat: ginkana, altxorraren bila, marrazki lehiaketa…Ondoren, merienda eta buruhandiak.
  • 18:00. Zezenketak zezen-plazan.
  • 19:00. Oria txarangarekin kalejira, herriko kaleetan zehar.
  • 20:00. Oria txarangarekin kalejira, herriko kaleetan zehar.
  • 20:30. Horkonpon orkestraren emanaldia plazan. Txosna gunean, Neguri Gorriak eta Egurra Ta kitto taldeak.
  • 22:30. Izarraitz pilotalekuan, Asegarceko pilotarien arteko partidak.
  • 23:00. Loiolan, su festak Pirotecnia Astondoa-ren eskutik. Txosnetan, Sagarroi eta Egurra Ta kitto musika taldeen kontzertuak. Kontzertuen aurretik, Gazte Independentisten ekitaldia Eten itotzen gaituen soka!.
  • 23:30. Horkonpon orkestraren emanaldia plazan. Olazko Amaren plazan, nazioarteko dantza emanaldia: Sri Landako Sama Dantza taldea eta segidan, Izer eta Alabier eta Lutxurdioren erromeria. Perez Arregi plazan, Dj Referee.

Abuztuak 1 (larunbata, San Inazio bigarrena)

  • 09:00. Izarraitz Txistulari taldeak, Azpeitiko Musika Bandak eta Biasteriko Dultzaineroek, Goiz Eresia.
  • 10:00. Loiolan kontzentrazioa: Euskal Presoak Euskal Herrira!.
  • 10:15. Lehendakariari eta Eusko Jaurlaritzako eta diputaziokoei agurra herriko plazan. Ondoren, korporazioan Loiolara joango dira.
  • 11:00. Loiola, meza nagusia.
  • 12:00. Zezenen aukeraketa zezen-plazan.
  • 12:30. Entzierro txikia Eliz kaletik Santiago kalera. Plazan II. Bakallau Lehiaketa, eta ondoren, bazkaria, Azoka plazan.
    • 13:00. Herriko plazan, Itsasi dantza taldekoek aurreskua dantzatuko diete agintariei.
  • 16:00. Herriko gaztetxoenentzako jaialdia: Mekatxis Mariatxi!, Olazko Amaren plazan.
  • 18:00. Txosnetatik abiatuta Rally poteoa. Santiagoa kalean, Zezen txikiekin jolasak. Zezen-plazan zezenketak.
  • 19:00. Gau erdi Txarangaren emanaldia kaleetan zehar.
  • 20:00. Gau erdi Txarangaren emanaldia, zezen plazatik irtenda.
  • 22:30. Izarraitz pikotalekuan, Aspeko pilotarien arteko partidak.
  • 23:00. Loiolan, su festak Pirotecnia Zaragozano Caballer-en eskutik. Herriko plazan, We are Standard taldearen emanaldia.
  • 06:00. Incasanbles Txaranga kaleetan.

Abuztuak 2 (igandea, San Inazio hirugarrena)

  • 07:00. Sokamuturra herriko plazan.
  • 12:00. Zezenen aukeraketa.
  • 16:00. Herriko gaztetxoentzat haur parkea, plazan.
  • 18:00. Zezen-plazan zezenketak. Zezen txikiekin jolasak Zezen beltz taldekoek antolatuta, Santiago kalean.
  • 19:00. Pasai Txarangaren emanaldia, kaleetan zehar.
  • 22:00. ElVisabuelo musika taldearen emanaldia plazan. Gaztetxoentzat Abibaren emanaldia, Olazko Amaren plazan.
  • 24:00. Suziri eta danbatekoen bidez 2009ko Herri Festen bukaera.