Bukatu da Pourra'09

Uztarria.eus | Kirolak
2009ko uzt. 26a, 17:07

Iñigo Txaurreau-Xabier Salegi-Iker Aranburu, Iban Aranbarri eta Imanol Miranda izan dira Uztarriaren aurtengo lehiaketaren lehenengo hirurak

Sari banaketa San Inazio bezperan izango da, txosnetan, 22:00etan

Bukatu da 2009ko Tourra eta, harekin batera, Uztarriaren Pourra. Alberto Contador (Astana) espainiarrak irabazi du Tourra, eta Iñigo Txaurreau, Xabier Salegi eta Iker Aranbururen Hi ta ni II taldea izan da Pourra'09ren lehen saria irabazi duena. Bigarren saria Iban Aranbarriren Azaz taldearentzat izango da, eta Imanol Mirandaren Kaiser Sose II taldearentzat hirugarrena. 149 parte-hartzaile izan ditu Pourra'09-k. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue osorik.

Sarituak eta sariak

Aipatutako lehen hiru sariez gainera, beste hamaika ere banatuko ditu aurten Uztarriak bere Pourran. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1goak: 894 euro. Hi ta ni II, Iñigo Txaurreau, Xabier Salegi eta Iker Aranburu.
  • 2.enak: 596 euro. Azaz, Iban Aranbarri.
  • 3.enak: 298 euro. Kaiser Sose II, Imanol Miranda.
  • 4.enak: Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria. Poter, Harriet Urteaga.
  • 6.enak: Larchago ardoak. Patatas fritas, Mikel Azpiazu.
  • 12. enak: Erreka Bike-n oparia. Scanavino, Joseba Albizu.
  • 18. enak: Ziklos Beniren oparia. Xarra II, Jose A. Aldalur
  • 24. enak: Aitzaki Kirolaken oparia. Go Andy go!, Asier Kortajarena.
  • 36. enak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren oparia. Zaunkas, Axier Peñagarikano.
  • 48. enak: Talasoterapiako 2 lagunentzako zirkuitua. Awaka-waka, Iñaki Rodriguez.
  • 69. enak: Larchago ardoak. Hi ta ni, Xabier Salegi.
  • 100. enak: Uztarriaren saria. Ladux, Alberto Jimenez.
  • 135. enak: Larchago ardoak. Ali-Kixona, Anarosa Zabala.
  • 149 .enak: Tiobiboetarako 30 euroko balea. Azkena ezetz!!!, Xabier Malo.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

Txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.

Horren arabera, aurtengo talde idealak 2209.25 puntu lortuko zituzkeen. Iazkoak baino 114 puntu gehiago.

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean, 22:00etan, Uztarriaren txosnan. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera

Zorionak irabazle guztiei eta eskerrik asko parte-hartzaile denei.

Bidali:  

Erantzunak

aldridge | 2009-07-27 : 16:07

Aupa, Uztarria!
Barkau, baino ze ordutan da zehazki sari-banaketie? Toki batzutan 20:00etan jartzeu, ta beste batzutan 22:00etan.
Mertzi.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2009-07-27 : 17:07

Kaixo, aldridge: 22:00etan izango da sari banaketa. Oker jarri dugu azpititularrean. Zuzendu dugu.
Mila esker.
Uztarria Komunikazio Taldea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu