Gaztetxekoak jai giroan uretara!

Urola Kostako Hitza eta uztarria.com 2009ko uzt. 20a, 12:07
Larunbat goizean egin zuten baltsa jaitsiera.

Gaztetxearen laugarren urteurreneko baltsa jaitsieran hamasei koadrilak hartu dute parte

Ikusle asko bildu zuen saioak

Goizeko hamaiketarako jendea zain zegoen atzo Zelai Luzen, baltsa jaitsiera noiz hasiko. Azoka plazako zubian egin zuten hamaiketakoa Gaztetxekoek eta baltsa jaitsieran parte hartu zutenek. Leku hura ere jendez gainezka zegoen.

Gaztetxearen laugarren urteurreneko festa ospatu zuten atzo, eta Urola ibaian baltsa jaitsierarekin hasi zuten eguna. Azoka plazako zubian hasi eta Damaso Azkue auzora arteko ibilbidea egin zuten. Ibaian nahi baino ur gutxiago zegoen, eta ahal zuten moduan egin zuten ibilbidea. Ekimenak jende asko bildu zuen: hamasei koadrilek hartu zuten parte, eta ibaiertzak ikuslez beteta egon ziren.

Argazki bilduma ikusteko klikatu hemen