Azpeitiko Areto Futbol Taldeak jokalari ohiak omenduko ditu larunbatean

Urola Kostako Hitza 2009ko uzt. 8a, 11:07

Hiruko Areto Futboleko Txapelketa jokatuko dute kiroldegian, 16:00etan hasita

Hogeita bost minutuko hiru futbol partida jokatuko dituzte

Azpeitiko Areto Futbola Kirol Elkarteak jokalari ohiak omenduko ditu hiruko areto futboleko lehiaketa jokatuta, larunbat arratsaldeko 16:00etatik aurrera, kiroldegian.

Hiruko txapelketa Senior mailako Areto Futbol Taldeko bi taldeen eta jokalari ohiek osatutako beste talde baten artean jokatuko dute. Hiruko txapelketan 25 minutuko hiru futbol partida jokatuko dituzte. Ondoren, parte-hartzaile guztiek Ardozaleak elkartean afaria egingo dute.

Azpeitiko Areto Futbol Elkarteak azaldu duenez, joan den hilaren 27an denboraldi bukaerako bazkaria egin zuten Kiruri jatetxean.

Entrenamendu irekiak

Azpeitiko Areto Futbol Elkarteak hilaren 23ra bitartean entrenamendu irekiak antolatu ditu, ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara, kiroldegian. Entrenamenduak, Infantil mailakoentzako (12 eta 14 urte bitartekoak), Kadeteentzako (14 eta 16 urte artekoak) eta Jubenilentzako (16 eta 18 urte bitartekoak) dira.