Emakumeei zuzendutako ikastaroak proposatzeko epea zabalik

Uztarria.eus 2009ko uzt. 6a, 15:07

Datorren ikasturtean ikastaro bat eskaini nahi duenak eskaera egin dezake udaletxean

Uztailaren 15a izango da eskariak aurkezteko azkeneko eguna

2009- 2010 ikasturtean emakumeei zuzendutako ikastaroak emateko proposamenak jasotzeko epea zabaldu du Azpeitiko Udaleko Parekidetasun sailak.

Datorren ikasturtean ikastaro bat eskaini nahi duenak eskaera egin dezake udaletxean. Horretarako eskaera orria bete eta udaletxeko harreran aurkeztu beharko du. Udalaren webgunean ere eskuratu daiteke eskaera orria.

Uztailaren 15a izango da eskariak aurkezteko azkeneko eguna.