Inazio Uriaren hilketarekin lotutako ustezko etakidea atxilotu dute

Uztarria.eus 2009ko uzt. 6a, 13:07

Larunbat arratsaldean atxilotu zuten Iurgi Garitagoitia, Itziar Plazarekin eta Asier Borrerorekin batera

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak ikerketa egiten ari direla adierazi du

Frantziako Poliziak Asier Borrero, Itziar Plaza eta Iurgi Garitagoitia atxilotu zituen larunbat arratsaldean Pauen, etakideak izatea leporatuta, eta Garitagoitia Inazio Uriaren hilketarekin lotu dute. Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak horren inguruan ikerketa egiten ari direla esan du.

"Iurgi Garitagoitiak duela hilabete batzuk egin zuen ihes, Ertzaintzak Hernanin komando baten aurka egindako operazioaren ondorioz", adierazi du Rubalcabak. Haren ustez, Garitagoitiak eta Borrerok Espainiako Estatuan ziharduten komando ‘legalak’ antolatzen zituzten.