Gay, lesbiana eta transexualen egunean jarritako kartelak kendu izana salatu du Bilgune Feministak

Uztarria.eus | Gizartea
2009ko eka. 29a, 14:06

Bilgunetik adierazi dutenez, "Udaletik dei bat jaso genuen kartelak kentzeko"

"Hausnartzeko kartelak" zirela diote

kendutako karteletako bat.  Argazki originala

Gay, lesbiana eta transexualen egunean jarritako kartelak kendu izana salatu du Azpeitiko Bilgune Feministak. Atzo (igandea) ospatu zuten eguna: Betharran Aretoan Maldito felpudo filma ikusi zuten eta ondoren afari tertulia egin zuten. Ekintza horiez gain, Azpeitiko Bilgune Feministako kideek "hausnartzeko kartelak" ipini zituzten Azpeitiko plazan, baina diotenez "Udaletik dei bat jaso genuen kartelak kentzeko, baina gure ezezkoaren aurrean, udaletxeko langileak kendu zituzten kartelak".

Bilgune Feministatik adierazi dutenez, "ez dugu uste kasualitatea denik kartelak kentzea. Guk baimen guztiak eskatu genitugun. Gainera, Bilgune Feministatik beste ekintza batzuk egin izan ditugu, beste era bateko kartelak jarri digutu eta horiek ez dituzte kendu". Eurentzat, "atzoko kartelak kendu dituzte eragin bortitzekoak zirelako".

Bidali:  

Erantzunak

bi | 2009-06-29 : 17:06

kartelak kentzien arrazoie herri tradizional heterosexista baten bizi geala PNV-k argi utzi nahi izan dulako gertau da ta ez baimenak edo kartelak eragin bortitze eukitzeatik...
Gauza batzuk libre baino ixkutuen iten segiu beharra daolako... bi egunetan kartel hoiek ez det uste inorri kalteik eingo ziotenik... baino gay ta lesbianan egunien ere gogorarazi nahi izan dute hemen praktika sexual batzuk ixkutun iten jarraitu beharra daola. Nere ustez lotsagarriye PNV-n jarrerie!

jozu | 2009-06-30 : 09:06

PNVk zentsura aplikatzen du, gustokoak ez dituen ideiak baztertuz.
Adierazpen askatasuna ukatzen die herriko taldeei.
Eta oso larria da horretarako udaleko langileak erabiltzea!
Demokraziaren izenean?

santue | 2009-06-30 : 15:06

aber nik kartel hauek kalien eztitut ikusi t ezindet esan eduki boritzik zaben ala ez baño argazkiyen adibidez gizon t emakume bat biluzik ikusteie t hori izen leizke kentzeko arrazoi bat.
pentsau heterosexualan aldeko egune dala t kartel bat ateatzebe pareja bat iluzik daola alkarri ikutzen. ez alzeben kenduko??

JON | 2009-06-30 : 17:06

Adierazpen askatasune ezta nahastuber nahi dena eitikin.Nik ikusi nitun argazkiyek ta batzuk behintzet etzaizkit iruitzen kalien jartzeko modukuek,gañea hor arkupetan ibiltzeien ume morduekin.
Ondo iruitzezat gay ta lesbianen eskubidiek errespetatzie,baño baitare bestienak.
Halare iruitzezat argazki batzuk kenduta nahikue zala,ta idatziyek ere uztie zeola.

bi | 2009-07-01 : 10:07

Jon ta santue,
kalien jartzeko moukuek ez die? Zer ba sexue agertzen dalako? Sexue ixkutuen beti ezta??
Ta gainare arkupetan umiek ibiltzen dienez... Ez dezatela bi emakumen arteko ezer ikusi bestela igual pentsauko debe hori ere beste aukera bat dala...? Gero hoixe... 12 urtekin danak internet-en bidez pornografiye kontsumiu ta auskalo sexuen ze ideia hartuko dituzten, konplejoz ta mitoz betetako hezkuntza sexuala.....

nekane | 2009-07-01 : 12:07

Argi geratzen da batzuek duten talante demokratiko kaxkarra!
Eurek erabakitzen dute zer aldarrikatu daitekeen eta nola. Eurek erabakitzen dute, zertaz hausnartu edota hitzegin dezakegun.
Nahikoa da! Utzi herri eragileei euren aldarrikapen, informazio edota hausnarketak plazaratzen.
Zentsurarik ez!

santue | 2009-07-01 : 13:07

aber nekane demokraziye zerda bakoitzek nahduna itie??
ola baldim bada arrazoi gutxiye dakezu. bakoitzek nahduna jarri, esan t in dezala.
baño nik egiye esan demokraziyen beste kontzeptu bat daket.
aldarrikapenak itie ondo dao (t berrezkue da) baño aladrrikapen oyek iteko hainbat bide t modu daude

Haizeaburuan_ | 2009-07-01 : 16:07

Hau dek puritano jendie! pareja bat biluzik pekatu al da? gero puritano hoietxek, atzetik beak okerrenak!

JON | 2009-07-01 : 17:07

Bi:
Berdin zait bi emakume,bi gizon ala bikote heterosexual bat,ez saiau gauzek nahasten.
Nere kritikie etziek hortik,baño nahi baek segi horrei eusten.
Usteiat hezkuntza sexual etxetik ta gero eskolatik hasi behar dala,ta gauzek garbi azaldu umiei,aukera guztiyek barne.
Esatetena dek demokraziye ezin dala nahastu nahi dena,nahi den bezela,ta nahi den tokiyen gauzek eitikin nahastu.

santue | 2009-07-02 : 00:07

haizeaburuan: aber nik hasieran esan diat eztixkaitela ikusi kartel oyek t ezindiat esan beayen edukiye kentzeko moukue uanik. baño pareja horren adibide bidez (etzakiat biluzik bakarrik azaltzeituken o beste gauzemat iten)esan nahinian ba aldarrikapenak hainat moduta in laizkekela

Haizeaburuan_ | 2009-07-02 : 16:07

Hoixe ba, aldarrikapenak hainbat moduta in laike ta ez batzuk esateben bezela ta hala ez in ezkeo kendu kartelak!!!!!!!!!!!!!!! Hori da hori adierazpen askatasune! hori da sexue tabu izetie!!!!!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu