Opariak eta sariak Lagun Onak-en denboraldi amaierako afarian

Uztarria.eus 2009ko eka. 29a, 13:06

Joan den ostiralean egin zuten afaria

Urtero bezala sariak banatu zituzten taldekideen artean

Lagun Onak Futbol Elkarteko kideek denboraldi bukaerako afaria egin zuten joan den ostiralean.

Aurten ospatzeko arrazoiak izan dituzte Lagun Onak-ekoek, lan ona eginda bukatu dutelako denboraldia. Afaldu aurretik, bederatzi taldetako jokalariek -200 lagun inguru- argazkia atera zuten Loiolan. Ondoren, Kiruri jatetxean afaldu zuten eta urtero lez sariak banatu zituzten taldekideen artean. Sariez gain, kirol materiala zozketatu zuten eta jokalari gaztetxoek opariak eraman zituzten etxera.

Hona hemen aurtengo sarituak:

KADETE NESKAK

  • Jokalari onena: Naroa Aiertza
  • Goleatzaile nagusia: Ainhoa Bereziartua

LEHEN MAILAKO NESKAK

  • Jokalari onena: Tamara Ramos
  • Goleatzaile nagusia: Eguzkiñe Peña

ALEBIN MAILA

  • Jokalari onena: Andoni Peñagarikano
  • Goleatzaile nagusia: Gorka Ariño

INFANTIL TXIKIEN MAILA

  • Jokalari onena: Julen Iparragirre
  • Goleatzaile nagusia: Mikel Izurieta

OHOREZKO INFANTILEN MAILA

  • Jokalari onena: Ignacio Otaño
  • Goleatzaile nagusia: Julen Ansoalde

KADETE MUTILAK

  • Jokalari onena: Julen Morales
  • Goleatzaile nagusia: Iban Subinas

JUBENIL MUTILAK

  • Jokalari onena: Eneko Ansola
  • Goleatzaile nagusia: Alain Guridi

1. ERREGIONALA

  • Jokalari onena: Jagoba Exposito
  • Goleatzaile nagusia: Xuban Peña

3. MAILA

  • Jokalari onena: inork ez du saririk jaso.
  • Goleatzaile nagusia: Jon Orbegozo