Udalak aginduta ezker abertzaleko pankartak kendu izana salatu dute

Urola Kostako Hitza | Politika
2009ko eka. 26a, 12:06

Azalpenak eskatu dituzte Udalean eta pankartek diotenarekin "ados ez daudela" izan da jasotako erantzuna

"Kritika politiko guztiak adierazpen eskubidearen barruan ulertu behar dira", diote ezker abertzalekoek

EAJk aginduta, PNV, Udalean inposiziorik ez! leloa zuten pankartak herriko hormetatik kendu dituztela salatu dute ezker abertzalekoek, "Azpeitiko EAJk, alkatetza bere esku baitago, udaletxeko langileei hainbat pankarta kentzeko agindu die aste honetan". Ezker abertzalekoen esanetan ez da lehen aldia hori gertatzen dela, "Europako hauteskunde kanpainan Iniziatiba Internazionalistaren kartel eta pankartak kentzeko agindua eman zuten".

"Kritika politikoa"

Ezker abertzalekoek diotenez, udalean pankartak kentzeko aginduaren inguruko azalpenak eskatu dituzte, eta jaso duten erantzuna "pankartetako leloarekin ados ez daudela da, gezurra dela". Ezker abertzalekoen ustez, pankartetan azaltzen dena "kritika politikoa besterik ez da. Kritika politiko guztiak, ados egon ala ez, gustuko izan ala ez, adierazpen eskubidearen barruan ulertu behar dira". Azpeitian EAJren kudeaketa kritikatzerik eta jarrera aldatzeko eskatzerik ez al dagoen galdetu dute, "hau al da EAJk demokrazia eta adierazpen askatasuna ulertzeko daukan modua?".

"Alkatetza eskuratuta, badirudi berriro beraien prepotentzia eta autoritarismora itzuli direla, zoritzarrez", diote ezker abertzalekoek. Hauen arabera, aste honetan herriko postontzi guztietara banatu duten Azpeitian Zer? aldizkarian alkatearen liberazioaren inguruko hainbat adierazpenekin ez daude ados "inondik inora". "EAJkoek pankartekin ezarri duten irizpidea erabiliko bagenu zer egin beharko genuke, aldizkari horiek denak postontzietatik atera eta zakarrontzira bota? Astakeria dirudi, ezta? Bada, gauza berdina egin dute pankartekin. Desberdintasuna, aldizkari hori herritar guztion diruarekin egiten dela da", diote.

Pankartak kenduta, EAJk pankartako leloa "berretsi" egiten duela esan dute ezker abertzalekoek, "pankartetan PNV, Udalean inposiziorik ez bagenion, orain gainera PNV, herrian inposiziorik ez diogu".

Bidali:  

Erantzunak

Leixuri | 2009-06-26 : 13:06

Nik eztet ez batzun ez bestien alde eingo. Baina, ezker abertzaliek pankartak kendu eztitulakuen ala?? Beaienak ez dien zenbat eta zenbat kilo papel kenduitube urtietan zehar?? Oin beai ei, ta emateu MUNDU BUKABER DULA!!
Bueno, bueno txoakei gutxiyo ta danak LANEA!! Ta lana in nahi dunaire utzi, hau ezker abertzaliei zuzenduta. Ze azkenengo astietan alkatien inguruen pasatako dana lotsagarriye da! Enun uste hain rastreruk zienik!
Ala, ondo pasa udarie!

Iban | 2009-06-26 : 14:06

Eskerrak iñon alde in ber etzun honek!!!

atsaldez | 2009-06-26 : 19:06

kartelak kentzie etziok bate ondo. Ezker abertzalik kendu baitu oso gaxki... PNV are okerrao, beak kentzea jun ordez, udaletxeko langilliek ibili dituelako. Langille oiyek beste hainbat lane eukikobe baño...
Alkatien soldatina... leixuri (zuk eztezu iñon alde eñ jeje, eindare ezta eze pasatzen) ezker abertzalie egurtzen ai zean bitartien EA ta Aralarrekin ahaztu zea. 8 jarlekuri 9 jarlekuk kontra indiyobe ta 9n kontra jotzen ai zea... apustu arrixkutsue!! ez ala?

JON | 2009-06-26 : 21:06

Norbaitek azaltzie ba ahal dauke udaletxeko ze inposiziyotaz hitziteun ezker abertzaliek?
Ze eztiat ulertzen nola dan posible 8 zinegotzik 9rei zeoze inponitzie... bestela alkatie ezuan geldiuko kobrau gabe ez?
Zerbait ilegala iten badebe denuntziau,lenore sartuziaben denuntziye,ta bestela ez etorri herriyen pankartak jartzen,udaletxien konpondu arazuek,hortako zaudete ta.

santue | 2009-06-27 : 19:06

pankartak kentzeko agindiu ematie ziero gaizki iruitzezat...ezker abertzalekuek kentzen jardun diela iwal egiye izengoa (PNV eztie atzien gerako), baño kendu baitubere ezta izen partiduen izenien.
PNV partiduen izenien agindu bat emandu t udaletxeko langiliek bota ditu
t alkatiena nei gaizki iruitzezat
ANV liberauta zaken bezelaxe berrezkue dala iruitzezat eizmendi liberauta eorie

araitz | 2009-06-29 : 09:06

Ontxe bertan santuek ondo azaldu du:
ezker abertzalekuek igual kenduko zituzten pankartak baino ez alderdiyen izenien, ta PNVk alderdiyen izenien udaletxeko langiliek bialtzeitula argi ta garbi dao, beti holaxe izen da! LOTSAGARRIYE benetan, marroi dana beti langiliei ematen! Leixuri, ezta inon alde iteatik baino...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu