Talavante berriro

Uztarria.eus 2009ko eka. 25a, 16:06

Abuztuaren 2ko zezenketan ariko da, El Cid eta Luquerekin; Tejela San Inazio bigarrengoz izango da

Gaur egin dute saninazioetako zezen ekitaldiaren aurkezpena

Alejandro Talavante toreatzailea izango da aurten saninazioetako zezenketetako izar nagusia. Abuztuaren 2an ariko da. Iaz ere izan zen.

Azpeitiko hitzorduan ohikoa den toreatzailea ere etorriko da aurten: Manuel Jesus El Cid; hura ere festetako azkeneko saioan. Haiekin, beste toreatzaile on bat: Daniel Luque.

Matias Tejela ere ondo dabil, eta etorriko da.

Gaur (osteguna) egin dute aurkezpena, Donostian. Antolatzaileek esan dute ez dituztela sarreren salneurriak igoko (merkeenak 36 euro balio du, garestienak 98). 18:00etan hasiko dira zezenketa denak. Sarrerak ohiko tokietan eskuratu ahalko dira: Udaltzaingoaren bulegoen ondoko lokalean, Plaza Txikian. Uztailaren 20tik 30era egongo dira salgai, lanegunetan 18:00etatik 20:00etara eta larunbatean 11:00etatik 13:00etara. Abonuak jasotzeko epea, berriz, uztailaren 7tik 18ra bitartekoa izango da.

Uztailak 31 (San Inazio eguna; ostirala).

  • Toreatzaileak: Jose Ignacio Ramos, Salvador Cortes, Ivan FandiƱo.
  • Ganadutegia: Palha.

Abuztuak 1 (San Inazio bigarrena; larunbata).

  • Toreatzaileak: Curro Diaz, Matias Tejela, Luis Bolivar.
  • Ganadutegia: Dehesilla.

Abuztuak 2 (igandea).

  • Toreatzaileak: Manuel Jesus El Cid, Alejandro Talavante, Daniel Luque.
  • Ganadutegia: Antonio Gavira.

Desenkajonamendua Santio egunez izango da, uztailaren 25ean.