Lagunarteko Futbol Txapelketan hamalau talde ariko dira

Urola Kostako Hitza 2009ko eka. 24a, 12:06

Alebin mailako futbol 7ko txapelketa datorren asteburuan jokatuko dute, Garmendipen

Alebin mailako neska-mutilek futbol zazpiko Lagunarteko III. Futbol Txapelketa jokatuko dute asteburuan, Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian. Hamalau futbol taldek hartuko dute parte: neskenak sei eta mutilenak zortzi.

Meliton Rodriguez txapelketaren antolatzaileetako batek dioenez, eskualdeko futbol taldeez gain, kanpotik etorritako taldeak ere izango dira Azpeitian; hala nola Donostiatik, Hazparnetik eta Espainiako Errioxatik eta Extremaduratik etorritakoak. Urtetik urtera parte hartzen duten taldeen kopurua gehitzen ari da.

III. lagunarteko futbol txapelketa

Parte hartuko duten taldeak

Alebin neskak: A taldea: Iraurgi A (Azpeitia), Floreaga (Azkoitia), Karmelo Etxegarai (Azpeitia). B taldea: Ikasberri (Azpeitia), Xabier Munibe (Azkoitia) eta Iraurgi B (Azpeitia).

Alebin mutilak: A taldea: Iraurgi (Azpeitia), Hazparne (Lapurdi), Karmelo Etxegarai (Azpeitia) eta La Calzada (Errioxa, Espainia). B taldea: Quintana (Extremadura, Espainia), Floreaga (Azkoitia), San Ignacio (Donostia) eta Ikasberri (Azpeitia).

Partidak

Txapelketa Garmendipeko belar artifizialeko zelaian jokatuko dute.

Ekainak 27, larunbata.

Alebin nesken txapelketa: 09:00etan: Iraurgi A- Xabier Munibe; Ikasberri-Iraurgi B; 10:00etan: Iraurgi A- Karmelo Etxegarai; Ikasberri-Floreaga. 11:00etan: Xabier Munibe- Karmelo Etxegarai; Floreaga-Iraurgi B.

Alebin mutilen txapelketa: 09:30ean: Quintana-Floreaga; San Ignacio- Ikasberri. 10:30ean: Iraurgi- Hazparne; Karmelo Etxegarai- La Calzada. 11:30ean: Quintana- Ikasberri; Floreaga- San Ignacio. 12:00etan: Iraurgi- La Calzada; Karmelo Etxegarai- Hazparne. 12:30ean: Quintana- San Ignacio; Floreaga- Ikasberri. 13:00etan: La Calzada -Hazparne; Iraurgi- Karmelo Etxegarai.

Ekainak 28, igandea.

  • Finalerdiak: 10:30ean, neskena eta 11:00etan, mutilenena.
  • Hirugarren eta laugarren postuak: 11:45ean, nesken eta mutilen partidak.
  • Finalak: 12:45ean.