Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du euskararen ordenantza

uztarria.com, Urola Kostako Hitza | Euskara
2009ko eka. 22a, 19:06

EAEko Auzitegi Nagusiak 2007an emandako epaia berretsi eta Udalak haren aurka aurkeztutako helegitea atzera bota du

Gorenaren arabera, ordenantzaren azken helburua gaztelaniaren erabilera baztertzea da

Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du euskara normalizatzeko Udalak 2005an onartu zuen euskararen udal ordenantza, bere "helburu nagusia gaztelania hizkuntza ofizial gisara baztertzea" dela esanez. Gainera, ordenantza horrekin Udalak "bere ahalmenak gainditzen" dituela uste du Auzitegi Gorenak.

EAEko Auzitegi Nagusiak ere ordenantza indarrik gabe uztea erabaki zuen 2007 urtean, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du erabaki hori. Udalak EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiari helegitea jarri zion, baina Espainiako Auzitegi Gorenak ez du aintzat hartu. Auzitegi honen ustetan, ordenantzak "gaztelerari zor zaion berdintasuna ukatu nahi dio".

Aurreneko erreakzioak

Dena den, herriko euskara eragileak eta alderdi politikoak ez datoz bat Auzitegi Gorenaren arrazoiketarekin.

Udalak mementoz ez du adierazpenik egin nahi izan, baina "printzipioz albiste txarra" dela esan du Euskara zinegotzi Ana Mendizabalek. Laster jasoko dute jakinarazpen ofiziala, eta Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren "arrazoi zehatzak zein diren" jakitean egingo dute balorazioa: "Printzipioz albiste txarra da, baina auzitegiak zehazki zer esan duen jakin arte ez dugu adierazpenik egingo".

Alderdi politikoen artean, mementoz ezker abertzalea izan da adierazpenak egin dituen alderdi bakarra. Iñaki Errazkin zinegotziak adierazi duenez, "epaitegiak euskararen ofizialtasuna lortzearen aurka" daudela erakusten du Espainiako Auzitegi Gorenarenaren erabakiak: "Bere garaian ezker abertzaleak ordenantza horren aldeko apustua egin zuen. Ordenantzak ez du ezer txarrik, epaitegiak eta legeak euskararen ofizialtasuna lortzearen aurkakoak direla besterik ez. Askotan ikusten dugun zerbait da; hau horren beste ondorio bat izango litzateke". Ordenantza hau bertan behera utzi izanaren arrazoia "ofizialtasuna azken muturreraino eramateko edo bide horretan aurrerapausoak emateko saiakera egitea izana da". Errazkinen ustetan, debekuak debeku, "ahal den heinean aurrera egiten jarraitu behar da alor honetan".

Euskara eragileentzat ere euskararen kontrako erabakia hartu du Auzitegiak. Azpeitiko EHE taldearentzat eta Behatokiarentzat "albiste oso txarra da" eta "euskaldunontzat oso iraingarriak diren arrazoiak ematen ditu".

"Eskubideak bermatzeko"

Euskararen ordenantza hau "euskaldunei erdaldunek dituzten eskubide berdinak bermatzeko" egin zutela adierazi zuen bere garaian Julian Eizmendi alkateak. Bera alkate zen garaian onartu zuten ordenantza, 2005ko abenduaren 1ean. Udalbatzak aho batez onartu zuen udal ordenantza hura EAJren, EAren, PPren eta PSE-EEren aldeko botoekin; ezker abertzalea legez kanpo zegoen.

Legegintzan adituek hartu zuten parte ordenantzaren osaketan. Besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitateko legelariek, Azpeitiko Udaleko legelariek, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordetzako legelari eta adituek, Siadeco Ikerketa Elkarteak eta Azpeitiko Euskara Patronatuaren lan talde teknikoak.

Azpeitiko Udalean eta herrian bertan "euskararen erabileraren sustapena eta normalizazioa arautzeko eta ondorio juridikoak garatzeko" sortu zuten euskararen udal ordenantza hau.

Euskara eragileen erreakzioak

Inaki Martinez (Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz)

"Oso albiste txarra da. Ordenantzek eskubideak bermatzen dituzte baina euskarak legeen babesik ez duen bitartean horrelakoak gertatuko dira. Gertakari honen ondoren argi ikusten da EHEk urteetan aldarrikatu duen euskararen ofizialtasuna behar dela. EHEtik beti esan izan dugu ordenantza egokia zela. Sententzia honek gaztelera indartzea eta euskara ahultzea du helburu eta ez alderantziz. Salatu egin beharko genuke guztiok. Ez dakigu zer asmo izango dituen Udalak, baina, Euskara Mahaian jorratzeko gaia da, dudarik gabe eta egunotan ikusiko dugu nola gauzatuko dugun gure salaketa".

Paul Bilbao (Behatokiko zuzendaria)

"Euskaldunontzat iraingarriak dira Auzitegi Nagusiak ematen dituen arrazoi batzuk. Iraingarria da, adibidez irakurtzea horrelako ordenantzen azken helburua gaztelera desagerraraztea dela. Era berean iraingarria da irakurtzea, Auzitegiak gogorarazten duela Euskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza direla ofizialak, euskara eta gaztelera; iraingarria da hori Auzitegiaren ahotik entzutea, euskaldunok bigarren mailako herritarrak garen justizia erakunde batetik; gogoan izan behar da epaileei euskara itzultzaileak jarri behar izaten dizkietela epaiketetan euskara jakiteko inongo derrigortasunik ez dutelako. Gaur egun euskarak estatus ofiziala badu ere, herritarren hizkuntza-eskubideak ez dira bermatzen".

Bidali:  

Erantzunak

Jonmi | 2009-06-22 : 20:06

Espainolen mende gauden bitartean, horrelako alukeriak jasan beharko ditugu. Danok dakigu erdera ez dela inoiz desagertuko, munduan 400 milioi pertsonak hitz egiten bait dute. "Epaile" hauek nahi dutena, Espainia uniformetzea da. Inoiz izan ez dena izatea,ni una, ni grande, ni libre. Danok berdin, danok espainol. Baino "epaile" hauek ez dute kontutan hartzen hemen bestelako jendea dagoela. Espainiak bere Historiako gaxotasunik larriena dauka, Kataloniarrek eta euskaldunek independentzia nahi dutela!Gaixotasun sendaezina. INDEPENDENTZIA!

azpeiti | 2009-06-23 : 12:06

"eztao gatazkaik" "eztao gatazkaik" "eztao gatazkaik" "eztao gatazkaik" "eta da errudun bakarra" "eta da errudun bakarra" "eta da errudun bakarra" "etak dake danan kulpie" bla bla bla
ta hauek zeatik gertatzeie? zenbat irain jaso berditugu euskaldunok? utzi gaitzatela batean, euskal estatu batean askoz hobeto biziko baikara, espainolen inposizioetatik urrun.

JoxeJoxe2 | 2009-06-23 : 12:06

Gatazka egon badagoela argi zegok.
Batzuek ikusten ez dezutena dek, ETAk horrela jarraitzen duen bitartean abertzaleok eskuak lotuta ditugula gatazka horretan geure bazak jokatzeko.

Oruam | 2009-06-23 : 15:06

Hau da guazak nahastia!!!!!!
Hemen denak gaude euskeraren alde, eta horrelako gauzak ez zaizkigu inori gustatzen, baino legeak eta epaitegiak eta nik ez dakit zenbat gauza daude gauza hauetarako, eta azkenean ikusi dute ez dutela arrazoirik eta bertan behera utzi dute, eta kitto. Gainera herri hontan gustatu edo ez, bi hizkuntza daude, eta guretzako gainera positiboa da, abestasuna bait da bi hizkuntza izatea, aberastasuan. Eta falta dena errespetua da, errespetua euskera ez dakitenei eta noski errespetua euskaldunei.
Eta beste gauza bat jendea hiltzea da gauza guzti honen izenean. Badirudi gure txilborretikan aparte ez dakigula inora begiratzen. Independienteak bagina.... zuek uste dezue hau dena aldatuko litzatekela???? Independienteak izan ala ez hemen jende berdina biziko ginateke, eta euskeraz ez dakitenak ere jarraituko lukete, eta abertzale sentitzen ez diranak, ze egin behar ditugu euskaldu izatera "behartu" gu "behartu" gaituzten bezela espainiar izatea? hemendikan bidali? bada jendea euskaldunak eta espainiarrak sentitzen dirala, batzuek ikusi nahi ez badute ere, era askotako abertzaleak daude, eta askotan jakin nahiko nuke zer aterako litzatekeen independentziari buruzko erreferendun bat egingo balitzateke.

Xebaxtian | 2009-06-23 : 21:06

Oruam,
"Hemen denak gaude euskeraren alde, eta horrelako gauzak ez zaizkigu inori gustatzen, baino legeak eta epaitegiak eta nik ez dakit zenbat gauza daude gauza hauetarako, eta azkenean ikusi dute ez dutela arrazoirik eta bertan behera utzi dute, eta kitto." Hauek dira Egunkaria ixteko arrazoiak ikusi zituztenak, besteak beste. Eta kitto?

Oruam | 2009-06-24 : 12:06

Egunkaria itxi zutenean ni manifestaziora joan nintzen, hantxe egon ginen etxeko denak, eta egunkariaren kasuan beti defenditu det egunkarikoak. Baino gauza hauek aurrera ateratzen dira, kostata baino aurrera ateratzen dira. Gauza bat hau da eta bestea pertsonak hiltzea. Ni injustizien aurrean mugitu egiten naiz, eta egon naizen manifestazietaako bat huraxe izan zen. Beraz ez etorri tontakeriekin. Ez dezagun dena zaku berdinean sartu, gauza ezberdinak bait dira.

Xebaxtian | 2009-06-24 : 14:06

Ah! Ordun Azpeitiko ordenantzak pertsonak hiltzeitube...
bale, bale, barkau!

Aurrezaurre | 2009-06-24 : 14:06

Oruam; hire iritziyek arnasaldi earra dituk neretzat. Hirekin zihero bat natxatorrek. Besarkada bat.

atsaldez | 2009-06-24 : 23:06

Nik usteiat, egunkarian inguruen etzeatela ai zuzen hitzeiten eh... egunkaria auziperatzien helburue ezuan periodistak eo zuzendaiye epaillin aurrea ematie bakarrik... Libre gerau dituk karguipe. Ustezue ezer eztala pasau? periodiko bat itxi ziaben inungo pruebaik gabe, kulturiei eraso bat izen huan. Ta ez enauk ai radikala izeten, egunkarian itxieriek euskeraz idazte zun periodiko bakarrai eundoko galera eta gastuek sortu zizkok... denbora baten peridoikoik gabe eon gitxian... Gastu ta kalte hori zeñek ordaintzeu? Ta berria atea ahal izeteko gizartiek bere ahalegiñe inber izentzian... ala ez? "legiek hortako zaudek eta legiek dana enpazteiabe", kasu hontane hori pentsatzezue benetan? nik ez. 4 pertsona auziperatziez aparte eindako kaltiek ugari dituk...
ta egiye dek biziye daon gauzaik garrantzitsuna dek, ta ETAk hil eiteik. Gobernuek hori geratzeko eskatzeik, ta bea ustezue olako salaketa ta makrosumariyuekin ejenplo onena dala? esan baietz... Ja!! Hori baietz esatezuenake badakizue ezetz... gobernue beare ez al da gatazka iturri? egunkaria, aek, korrika... Aber egunen baten, alde bateko nahiz besteko erasuk eta gatazkak bukatzeien...
ta independentina? ta hik zer dakik gizartien %55 disgustoa bizi baldima ola... ez alda onena hitze herriyei ematie? demokraziyen arabera, galdeketie ingo balitz, ta baiezku ertengo baliki... ez al denuke libre izenber? Adb: ez al da juxtuo %52-k bere naiye kunpliuta bizitzie, herri osu %48-n naiye kunpliute bizitzie baño? zeatik galdeketa xinple bati hainbeste bildur?

Oihenart | 2009-06-25 : 14:06

Inazio Eizmendi "Baxarri"-n bertso batzuk jarriko dizkizuet, ikus dezazuen ETA aitzaki bat besterik ez dela gure aurka egiteko. Aspalditik ari dira gure aurka. Baxarri ez zan Ezker Abertzalekoa. Horra bertsoak:
Probintzi maite aldatu zera
zu lengo denboretatik,
fabrika, taller eta tximini
ageri dira nunaitik.
Bertan behar zen hainbat besoez
lana zegoen gogotik...
urte hauetan milaka jende
sartua zaigu kanpotik.
Arrokeriyak sekula ez du
ondoren onik ekartzen,
hoien artean askok ez daki,
zer lur ari den zapaltzen;
kanpotarreri guk ez diegu
beste gauzarik eskatzen
jakin dezaten ohiturak eta
hizkuntza errespetatzen.
Euskeraz izan ohi dira beti
gure hizketa xamurrak,
hori entzunaz hartzen dituzte
haserrearen itxurak,
gero gañetik gaizki esaka
urratu arte zintzurrak,
hementxe gaude gure lurrean
hitzegiteko beldurrak.
Oso zabalik aurkitu zuten
gure etxeko atea,
horren ondoren merezi gendun
esker on bat izatea;
gure ohiturak azpiratuta
hoiez gaizki esatea...
hauxe bau dela itxukeriyaz
dena oker egitea.
Bizibeharrak honuntz ekarri
zaituzte zuen herritik,
denok ederki konpon gindezke
irten ezean neurritik.
Errespetoa gorde zazue
ez jarri bide txarretik,
hainbeste irain ez da egin behar
herri baten bizkarretik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu