Jubilatuak Xoxotera garraiatzeko gidariak behar dira

Uztarria.eus 2009ko eka. 15a, 11:06

Uztailaren 4an ospatuko dute Xoxote eguna

Izena emateko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan edo 943751792 telefono zenbakira deitu behar da

Azpeitiko jubilatuek uztailaren 4an ospatuko dute aurtengo Xoxote eguna. Urtero bezala, Azpeitiko Udalak deialdia zabaldu du egun horretan jubilatuak tontorrera eramateko mendiko ibilgailuak lortzeko.

Mendiko ibilgailu edo land-rover erako autoak dituztenei dei egin nahi die Udalak, uztailaren 4an Xoxotera joateko prest baleude udaletxean izena eman dezaten lehenbailehen. Izena emateko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan edo 943 15 71 92 telefono zenbakira deitu behar da.