EAJk irabazi ditu Europako hauteskundeak Azpeitian, eta Iniziatiba Internazionalista bigarren, 500 botora

Uztarria.eus | Politika
2009ko eka. 7a, 21:06

Jeltzaleen koalizioak 1.882 boto lortu ditu, ezker abertzaleak babestuko hautagaitzak 1.388

Aralar eta EAren koalizioak 501 boto jaso ditu

Azpeitiko mahaiz mahaiko emaitzak ikusteko klikatu hemen

Azkeneko albistea (2009/06/08_20:20): Iniziatiba Internazionalistak salatu du botoak kontatzerakoan irregulartasunak izan direla

Azpeitian berriro EAJk CiUrekin-eta osatutako Europaren Alde koalizioa izan da gaur (igandea) Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetako irabazlea. 1.882 boto lortu ditu.

Iniziatiba Internazionalista geratu da bigarren, irabazletik 494 botora (1.388). Ezker abertzaleak babestutako hautagaitza izan da.

Aralar eta EAren Herrien Europa koalizioa geratu da hirugarren: 501 boto.

2004ko bozetan bezala, gaur ere abstentzioa oso handia izan da herrian: %60,36koa (2004an %54,90ekoa; 1999an 23,64koa).

Azpeitiko emaitzak

EAJ (Europaren Alde). 1.882 boto (Galeuscak 2004an 2.271 boto). CiU, EAJ, Coalicion Canaria, Partido Andalucista, Bloc Nacionalista Valencia, Unio Mallorquina y Unio Menorquinak osatu dute Europaren Alde koalizioa.

Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasuna. 1.388 boto (Herritarren Zerrendak 2004an 1.151 boto; baliogabe joa zuen Espainiako Justiziak). Ezker abertzaleak Iniziatiba Internazionalista babestu du.

Aralar-EA (Herrien Europa-Berdeak). 501 boto (Aralarrek 2004an 74, EAk 874). ERC, BNG, Aralar, Verdes, EA, Chunta Aragonesista, Entesa Per Mallorcak osatu dute Herrien Europa-Berdeak koalizioa.

PSOE. 359 boto (297 duela bost urte).

PP. 187 boto (276 duela bost urte).

IU. 19 boto (54 duela bost urte).

UPD. 6 boto.

Besteak. 43 boto.

Zuriak. 20 boto (23 duela bost urte).

Errolda. 11.117 lagunek zuten botoa emateko eskubidea (11.256k duela bost urte).

Abstentzioa. %60,32koa (%54,90ekoa duela bost urte).

Oharrak.

-Azpeitiko mahaiz mahaiko emaitzak ikusteko klikatu hemen

-Gaurko informazio gehiago, Berria.info, Berria.info-Azpeitia eta www.europarl.europa.eu webguneetan.

-Europako Legebiltzarrerako 2004ko hauteskundeetako Azpeitiko emaitzak hemen

-Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeetako Azpeitiko emaitzak hemen

Azkeneko albistea (2009/06/08_20:20): Iniziatiba Internazionalistak salatu du botoak kontatzerakoan irregulartasunak izan direla.

Ezker abertzaleak babestutako hautagaitza horren arabera, EAEn 1.148 boto gehigo izango lirateke; Euskal Herritik kanpo ere egon dira salaketak. Uztarria.com-ek jakin duenez, Azpeitian orain artean behintzat ez dute antzeman irregulartasunik.

Informazio gehiago berria.infon.

Bidali:  

Erantzunak

Aurrezaurre | 2009-06-07 : 23:06

Rastrerue pertsonak hiltzie dek, sasikume koldarran lana.

azpeiti | 2009-06-07 : 23:06

hauteskundien emaitzak ikusita, pare bat reflexiyo.
ikustea PNVk ondik inderra badula azpeitin, nahiz eta beherako tendentziye ai dan eukitzen azken urte luzietan. urian kontue asko aprobetxa du tendentzi hori hausteko...baino horrek epe motzeako soilik baliyo du ta oso estrategia rastrerue da nere iritziz.
betalde ikustea aralarrek azpeitin parlamenturako atea zitun botuek neurri haundi baten ilegalizaziyuen ondoriyo diela, ze hauteskunde hauetan emaitza oso kaxkarrak atea ditu. botuek lortzeko alderdi baten ilegaliaziyue erabiltzie nahiko eskasa iruitze zat. egunen baten normalizaziyue lortze bada, aralar desagertu ingoa, ta bitartien ilegalizaziyue aprobetxaiez hor eongoe alderdi residual bezela.
EA re ikustea eztaola momentu honenien, banaketa bat euki debe, ta azpeitin e eon die liskarrak.
pp ta psoe-ko faxistak bere hortan mantentzeie, azpeitin minoria txiki bat izeten jarraitzeben arren.
ezker abertzaliek emaitza txukunek atea ditu oinguen, parlamentutako hauteskundetan emaitza kaxkarrak atea zitun arren. oso emaitza txarrak atea zitun aurreko hauteskundetan, ta agian boto "baliogabie" ematien kontue bere bukaera alleatzen ai dala esango nuke. badake ze hausnartu ezker abertzaliek e.

jaione | 2009-06-08 : 09:06

Aurrezaurre, nahikoa degu e. Zertara dator orain hiltzearen kontu hori? Hauteskundeen emaitzak gustatu ez eta betiko kakari buelataka?
Azpeitikin ados. Hemen ezker abertzaleari egiten zaion erasoa asko "salatu" baina etekinak ateratzerakoan duda gutxi egin duten alderdiak daude. Atzokoa nahiko argigarria da eta emaitzak poztu egin nau. Ezker abertzalea gogor dagoela erakutsi dugu.

Aurrezaurre | 2009-06-08 : 11:06

Hi, Jaione! "Urian kontue asko aprobetxa du tendentzi hori hausteko...baino horrek epe motzeako soilik baliyo du ta oso estrategia rastrerue da nere iritziz." Hori Azpeitik idatzi din, hi ados haonan horrek. Beraz, zerta datorren beai galdeyon.

ander | 2009-06-08 : 12:06

pernando eta jaione, ze mundutan bizi zerate, hontan ez behintzat, agian saturnon... Herri honen gehiengoa beti EAJ izango du, hemen gertatu den guztiaren ondoren lehenik desagertuko den eta ongi merezita gainera EA izango da, eta ezker abertzalea gogor dagoela? Ya! Hori ez duzue zuek ere sinisten, zuen alde positibo bakarra militantzia da, DENAK joaten bait zerate botua ematera, azkenetan dagoena ere...
Ezker abertzalearen etorkizun bakarra ARALAR-ekin bat egitea da, galduta zaudete eta badakizue, denborak esango du...

pernand0 | 2009-06-08 : 12:06

Hi aurrezaurre!
Kasu hontan eztiat arrazoirik kendu nahi (nahiz ta nere ustez ETA-i koldarra otseitie francoi jatorra otseitie bezela dan).
Baño galdera bat, beste partiduen propagandie kentzie (benetan gertau baldima) ZER DEK????
(Hau PNV-kue haizela suposauta jartzeiat)

ander | 2009-06-08 : 13:06

Jaione, gauza batean arrazoia emango dizut. Zoritxarrez gure gizartea oso "burgesa" bilakatu da. Nahiago dugu mendira joan edo jaka-ko etxera geure botua ematea baino eta gure herria eta gizartearekin dugun betebeharra betetzea baino, horrela dijoakigu...
Noski, EAJ gehiengoa duela eta horrek horrela jarraituko duela denbora luzean, izan ere argi geratuko litzateke hori gu DENOK botua ematera joango bagina, "arrasada por goleada" gaztelaniaz esaten den moduan, zoritxarrez ez da horrela...
Berriro diot ezker abertzaleak ez duela etorkizunik ARALAR-ek hartu duen bidetik ez bada, hori badakizue, baina etxetik joan den seme bihurria atera zaizue eta horrek erremina sortzen du zuengan. Berriro diot, EA-rekin gertatu dena zuen ezker abertzalearekin gertatuko da, epe laburrago batean gainera, horregatik pozik gaude!

jaione | 2009-06-08 : 13:06

Bai, gure militantzia horrelakoxea da. DENOK joaten gara. Horixe da zuei hainbeste min ematen dizuena. Ez dugulako gaur hau ta bihar bestea esaten edo bat esan eta bestea egin. Geure kontradizioekin eta geure arrazoiekin pentsatzen duguna esan eta egiten dugu. Ai, mundu guztiak hori egingo balu...
ander, zure analisi politikoa oso pobrea iruditu zait. "Herri honen gehiengoa beti EAJ izango du" Nola dakizu hori? Eztut uste ba azken emaitzek hori pentsatzen alguntzen dutenik
Ezker abertzalea ez dago gogor? Gauza argiak ukatzen ari zara. Izan dituen erasoen ondoren gelditu den lekuan gelditzea ez zizu haundia iruditzen? Zure nahiak idatzi dituzu eta benetan horrelaxe balitz bezala kontatu, besterik ez

Aurrezaurre | 2009-06-08 : 13:06

Pernand0, ez hainbeste suposau. Beste partiduen propagandie kentzie ("gertau baldima", heuk esan dek) guztiz onarteziñe dek, eta erantzukizunek eskatzeko modukue. Nik eztiat hi nungue haizen suposauko, baño hori salau debenak zenbat kilo propaganda kendu dituebe urtietan? Norbeana kentziek min?

txikia | 2009-06-08 : 14:06

ander, aluzinantie dek batzuek erabiltze zuen argumentaziyue...Ezker Abertzaliek gauza batzuk etzitun ondo eingo, baina hortik "Ezker abertzalearen etorkizun bakarra ARALAR-ekin bat egitea da" esatera.. Ez al da lojikoagoa ARALAR-en etorkizun bakarra Ezker Abertzalearekin bat egitea dela esatea? Batan eta bestien emaitzak ikusita, nik horrela esango nuke.
Horrez gain, pare bat gauza:
- Ezker Abertzalie ezta aurkeztu, ezin izan duelako beste behin.. baina II-ri bozka eskau, eta lortu dituen emaitza portzentualak lortzie inkreiblie da, zuek lepo izorrau arren...Onartu, etxezarretak onartu duen bezela.
- PNV la ostia izangoa... baina hobe du espabilatzen hastie honek e... Badakigu Europako hauteskundie eztiela konparabliek EAEko, Udal eta abarreko hauteskundiekin, baina ein al dezue ariketaik, atzoko emaitzek EAEn, herriyen... ze emango lukeben? Ni saiayau naiz, eta oker ez banao:
EAEn PSE 24, EAJ 21 PP 14 Ezker Abertzalea 12, ARALAR-EA 4
Azpeitiyen EAJ 8, Ezker Abertzalea 6, EA-Aralar 2 eta PSE 1.
Eta seguru nao Sabin Etxien EAEko estrapolaziyo honen frogan bat ein debela, ez hainbeste erabilgarriye dalako... baina seguru PSEk PPkin bat ein izanan ondoriyoz, EAJk erraz irabaztie espero zuela... eta toma-kastaña! Nahiz gero danak eundoko baloraziyo positibuek eiteituben...

herritarrak | 2009-06-08 : 16:06

Niretzat hemen irabazle bakarra dago eta hau abstentzioa da. Botoa ematera joan ez dena alegia. Botoa ematera joatea ez duela merezi uste duena. Alperrik dela alegia botua ematea. Joku honetan sartu nahi ez duena, joku honetan sinesten ez duena, eta gero eta multzo handiagoa da. Barkatu denoi baino hamarretik lau zeate saltsa honetan zabiltzatenok. Ez duzue inork herritarren hamarretik birik ere ordezkatzen. Hitz batean ez dugu zuen jokuan sartu nahi, eta utzi gaitzazue bakean, ez dugu ezer jakin nahi eta politika den zulo beltz horretaz. Herri honi indar asko kendu eta ezer ematen ez dion horretaz.

txikia | 2009-06-08 : 17:06

10etik 4 izango dira bozkatu dutenak, baina zoritxarrez sistema honetan bozkatzen ez duenak ezer gutxi pintatzen du, maioria izanda ere... Partehartze politikoa hain-hain mugatuta dagoen sistema honetan, hauteskundeetan hautatzen diren politikoek gure bizimoduan egundoko eragina duten erabakiak hartzen dituzte. Hori da zirkoaren funtzionamendurako arau nagusia. Horrela ez izatea litzakeela onena? ados, baina horrela da. Eta zuri bost axola bazaizu boterean zein egon, ba iruditzen zait abstrakzio batetan bizi zarela... edo utopia deitzen zaio?

elizkalekue | 2009-06-08 : 17:06

Ander, hemen argi daona dek EAJk bakarriken ez duela etorkizunik. Eta etzakiat zerta datorren EA eta Ezker Abertzaliekiko gorroto hori. Iritzi ezberdinetako jendie eotie dek normalena, eta normalena ez ezik aberasgarriye ere bai. Kontue dek gero ez deula asmatzen danok juntatzen. Hortxe gure arazue. Elkarri erasoka beti, hi ari haizen bezela. Hola ez gaituk urrutire aileauko.

gaztie | 2009-06-08 : 20:06

Herritarrak, arrazoi duzu, abstentzioa izan da irabazlea. Zein da arazoa ordea? Abstentzio pasiboak aktiboari gain hartzen diola, hau da, abstenitzen den jendearen gehiengoak ez duela konpromezu sozial edo orokorrean "sistema" aldatzeko asmorik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu