Gazteria Sailak ikastaro berriak antolatu ditu ekainean eta uztailean

Urola Kostako Hitza 2009ko eka. 2a, 13:06

Ikastaroetan izena ekainaren 12rako eman behar da

Uztailerako Udaleko Gazteria Sailak antolatutako Udaleku Irekietan izena emateko azken eguna gaur (asteartea) da

Udaleko Gazteria Sailak ikastaro berriak antolatu ditu ekainean eta uztailean. Hiru dira ikastaroak: lerrokako patinetan ibiltzeko ikasteko saioak; sukaldaritza makrobiotikoa: udako menuak; eta, azalaren zainketa eta makilajea. Izena, ekainaren 12rako Gazte Informazio Bulegoan eman behar da.

Ekainean eta uztailean antolatu dituzten ikastaroak eta ordutegiak hauek dira:

  • Lerrokako patinen ikastaroa: asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara.
  • Sukaldaritza makrobiotikoa: udako menuak: larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.
  • Azalaren zainketa eta makilajea: asteartetan 18:00etatik 20:00etara edota larunbatetan 10:30etik 12:30era (izena ematerakoan zehaztu behar da noiz nahi den).

Ikastaroetarako izena ekainaren 12a baino lehen eman behar da Gazte Informazio Bulegoan (Plaza Txikian), edota 943 157160 edo 943 157161 telefono zenbakietan.

Udaleku irekiak

Uztailerako Udaleko Gazteria Sailak antolatutako Udaleku Irekietan izena emateko azken eguna gaur, asteartea, da.