Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestaziora joateko autobusa egongo da

Uztarria.eus 2009ko eka. 2a, 13:06

Manifestazioa Bilbon egiten dute, larunbatean (ekainak 6), 18:00etan

16:30ean aterako da autobusa Etxe Zuri aurretik

Datorren larunbatean (ekainak 6) abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioa egingo dute Bilbon. Euskal Herriko Mugimendu Feministak egin du deia. Gure gorputza, gure erabakia lelopean, manifestazioa 18:00etan abiatuko da Arriaga plazatik.

Azpeititik Bilbora joateko autobusa antolatu dute. 16:30ean aterako da autobusa Etxe Zuri aurretik. Autobuserako txartelak Orkatz Kultur Elkartean eskuratu daitezke.

Maiatzaren 23an, Azpeitiko Bilgune Feministak deituta, abortatzeko eskubidearen alde salaketa ekimena egin zuten Loiolako basilikaren atarian. Ikusteko klikatu hemen