Lagun Onak-Torrelavega

Uztarria.eus 2009ko mai. 30a, 22:43

Lagun Onak-ek Espainiako Bigarren B Mailarako txartela lortzeko aukera paregabea izan du gaur (larunbata), Torrelavega taldearen aurka. Partida osoa irabazten joan da eta 4-3 markagailuarekin amaitu da partida, baina joanekoan 1-0 galdu zuenez gaurko emaitzarekin ez da zuzenean igoko. Giro aparta izan da Garmendipen; 2.400 ikusle inguru elkartu dira. Bilduma honetan partidako une batzuk bildu ditugu.